Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-5/@@download/image/untitled-13_1476963811.jpg
2016/10/20
berria
Ze plan astebururako?
Dantzak eta antzerkiak hartuko dute gaineandugun asteburua; ipurdia astintzeko aitzakia paregabea duzuz oraingoan! Zerenzain zaude?

 

BILBO: BAD, Antzerkiaren jai handia

Badator Bilboko Udalak antolatutako BAD antzerkiaren jaialdia; urriaren 20tik 29ra, hogei konpainien lanakikusgai izango dira, eta hainbat estreinaldi eskainiko dituzte. Adi, GAZTEZULOk hainbat emanaldietarako gonbidapenak ditu eta!! Informazio gehiago HEMEN. Zozketan parte hartu nahi baduzu sartu dute LEHIAKETAK atalean!

  

BIARRITZ: Xorien Ihesa dantzaldia

Xorien Ihesa bostdantzarientzako pieza bat da, eta xorieri buruzko trilogia baten azken atala.Matxalen Bilbao, Eneka Bordato-Riaño, Gael Domenger, Johanna Etcheberry etaTobert Jackson dantzariek eskainiko dute lana. Aintzineko bi dantza lanenjarraipenean, sorkuntza hauk bereziki xorien migrazioetan bere materia hartzendu. Narraziorik gabeko pieza bat, abstrakzio eta lirismoaren artean hedatzendena. Hilaren 21ean, ostirala, 20:30ean eskainiko dute, La Colisée aretoan.

 

BERTANBEHERA: Belarmiñak eta Perlak taldeak Bonberenean

Ostiralean kontzertua eskaintzekoak zirenBelarmiñak eta Perlak taldeak Bonberenean, baina taldekide baten osasun arazoakdela eta, kontzertua bertan behera utzi dute.

Dena den, Mikel Uraken eta Joseba Irazokiizango dira Bonberenean urriak 22 larunbata, 22:30 etan.
Sarrera 6 eurotan.

 

BILBO: Inunen disko aurkezpena KafeAntzokian 

Inunen disko berria ezagutu nahi baduzu, ezgaldu zita Kafe Antzokian ostegun honetan, 21:30ean.

 

DONOSTIA: Saratoga Dokan

Saratoga taldeak emanaldia eskainiko duhilaren 22an, larunbata, 20:30etatik aurrera. Sarrera 15-18 eurotan.

 

SU IZAN NAHI: Antzezlana Hernani, Laudioeta Pasai San Pedron

Metrokoadroka kolektiboak SU IZAN NAHIantzezlana eramango du berriz ere oholtzara, hiru data hauetan:

-HERNANI: urriaren 20an (20:00), Biteri kulturetxean.

-LAUDIO: urriaren 21ean (19:00), LHUI gelan.

-PASAI SAN PEDRO: urriaren 23an (20:00), Ertikultur etxean, Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan. 

SU IZAN NAHI Durangoko San Agustin etaZumaiako Aita Mari antzokien laguntzaz sortua da.

SINOPSIA: Hotzak dauden bost lagun beroarenbila. Haien bizitzetan erabakigarriak izan diren hildakoak, senideak etamaskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa.

Umorea, poesia bisuala, performancea etadiziplina artistiko ezberdinen arteko elkarrizketan oinarritzen da "SU IZANNAHI: hildakoak, senideak eta maskotak" antzezlana: pertsonen bizitzak lotzendituzten hariak jarraituz eginiko bidaia emozional bat.

PARTE HARTZAILEAK: Idoia Beratarbide, AnderFernandez, Javi Barandiaran, Asier Sarasola, Oier Guillan.

 

GETARIA: Rixe eta Orreaga 778

Ez galdu Rixe eta Orreaga 778 taldeenemanaldia Getariako gaztetxean, hilaren 23an, igandea, 20:30ean.