Zarauzko I Love Rock kultura elkarteak Rockumentalak! zikloaren bederatzigarren edizioa dakar

Zarauzko I Love Rock kultura elkarteak Rockumentalak! zikloaren bederatzigarren edizioa dakar https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zarauzko-i-love-rock-kultura-elkarteak-rockumentalak-zikloaren-bederatzigarren-edizioa-dakar/@@download/image/rocku_horizonta_1463999260.jpg
2016/05/23
berria
Zarauzko I Love Rock kultura elkarteak Rockumentalak! zikloaren bederatzigarren edizioa dakar
Aurten inoizko programarik oparoenarekin, maiatzaren 26tik aurrera Zarauzko Modelo Zinema enblematikoak musikaren inguruko zinema dokumentalak eta zuzeneko musika emanaldiak hartuko ditu.

Seattlego Mark Lanegan musikari ospetsua kartelburu duen kontzertu potente batekin emango diote hasiera aurtengo zikloari maiatzaren 26an –osteguna–. Duke Garwood eta Arrutiko Intxaurrak ere arituko dira eszena gainean lehenengo gau honetan.

Irekiera-ekitaldi horretaz aparte eta ostean, Rockumentalak! 2016 zikloak lau saio izango ditu, ostiralero bat, maiatzaren 27tik aurrera. Emanaldi bakoitzean, dagokion musika dokumentalaren proiekzioaren ondoren, talde baten kontzertua ekarriko du, formatu berezi eta berrian emana. Bestalde, dokumentalei
zehaztasuna eta balore erantsia eman asmoz, zinema, musika, kazetaritza
edota kulturaren inguruko pertsona batek aurrez aurkezpen bat egingo du.


Maiatzak 27, 22:00tan
Dokumentala: Zertarako amestu (2007, Ibon A. Totorika, 70 min.)
Aurkezpena + proiekzio osteko kontzertua: Gorka Urbizu (Berri Txarrak)

Ekainak 3, 22:00tan
Dokumentala: Elvis: That's the way it is (1970, Denis Sanders, 108 min.)
Aurkezpena: Carlos Beltran
Proiekzio osteko kontzertua: Santiago Delgado y Los Runaway Lovers

Ekainak 10, 22:00tan
Dokumentala: DIG! (2004, Ondi Timoner, 107 min.)
Aurkezpena: Josetxo Río Rojo
Proiekzio osteko kontzertua: The Lookers

Ekainak 17, 20:00etan
1. Dokumentala: The Amazing Nina Simone (2015, Jeff L. Lieberman, 110 min.)
2. Dokumentala: Janis: Little Girl Blue (2015, Amy Berg, 115 min.)
Aurkezlea: Elena Lopez Agirre
Proiekzio osteko kontzertua: Amaia Gabilondo