Zabalik da Nafarroako IV. Horror Online Art Jaialdira lanak bidaltzeko epea

Zabalik da Nafarroako IV. Horror Online Art Jaialdira lanak bidaltzeko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-nafarroako-iv-horror-online-art-jaialdira-lanak-bidaltzeko-epea/@@download/image/horrorazala_400_1436184544.jpg
2015/07/06
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Zabalik da Nafarroako IV. Horror Online Art Jaialdira lanak bidaltzeko epea
Abuztuaren 20ra bitarte zabalik da Nafarroako IV. Horror Online Art Jaialdian izena emateko epea. Laugarren edizioa beteko du azaroan Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak, eta Sail Ofizialean aurkeztuko diren lanak aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko.


Guztira, 30 minutu baino gutxiagoko iraupena duten lanak bidali behar ditu, abuztuaren 20a baino lehen, Horror Online Art jaialdiaren laugarren edizioan parte hartu nahi duen orok. Filma YouTube edo Vimeora igo, eta lotura eta lanaren inguruko informazioa festival@horroronlineart.com helbidera bidali beharko dituzte partaideek.

Sail Ofizialean parte hartuko duten lanak aukeratuta, lan guztiak Sarearen bitartez ikusgai izango dira irailetik aurrera eta ikusleek gustukoena bozkatu ahal izango dute. Bitartean, profesionalek osatutako epaimahaiak ere, lanik gustukoenak aukeratuko ditu.

Urtero legez, Nafarroako toki bat izango da jaialdiaren protagonista, eta aurreko edizioetan Iruñeako Gaztelu Plaza, Sarasate pasealekuko Foruen Monumentua edo San Kristobal mendia nagusitu baziren, aurten Iruñeako Udala aukeratu dute gai nagusi gisa.

Nafarroako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren jaildian parte hartu nahi baduzu beraz, nahi adina lan Sarera igo eta abuztuaren 20ra bitarte duzu izena emateko aukera. Zorte on!

Oinarriak 2015


1- Jatorri eta bizitoki guztietako zinemagilei zuzendutako lehiaketa da, eta beldurrezko beldurrezko film laburrak bidali beharko dira, gehienez ere 30 minutuko iraupena dutenak.

2-  Aurreko edizioetan aurkeztutako lanik ez da onartuko.

3- Nahi adina lan bidail ahal ditu partaide bakoitzak.

4- Gazteleraz egin ez diren lanek azpitituluak beharko dituzte.

5- Parte hartu nahi duen orok, lanak Youtube edo Vimeora igo beharko ditu deskribapenean "Horror Online Art Jaialdian parte harten dut" jarrita. Lan guztiak  festival@horroronlineart.com helbidera bidali behar dira, bideoaren lotura, partaidearen izen abizenak, 5 lerroko sinopsia, laburmetraiaren data, emaila, kartela eta telefono zenbakia gehituta.

6- 2015eko abuztuaren 20a baino beranduago bidalitako lanik ez da onartuko.

Oinarri guztiak Horror Online Art jaialdiaren webgunean, gazteleraz.