XXI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia Arrigorriagan

XXI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia Arrigorriagan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/03
berria
XXI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia Arrigorriagan
Maiatzaren 6tik 8ra bitarte, 13 konpainiaren ikuskizunek beteko dituzte herriko ohiko plazak. Guztien artean nabarmentzekoa da Hortzmuga Teatroa euskal taldearen obra berriaren estreinaldia.

Datorren asteburu honetan, aurreko hogei urteetan egin legez, Arrigorriagak Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia hartuko du. Hortzmuga Teatroa, Oihulari Klown, Rojo Telón eta Tiritirantes euskal konpainiak ez ezik, kanpoko beste bederatzi artista/talde ere ariko dira nazioarteko zirkuituko zita garrantzitsuenetako batean.

Maiatzaren 6ko –ostirala– irekiera ekitaldiak emakumeak izango ditu ardatz, batez ere emakumeak protagonista dituzten ikuskizunek osatuko baitute: Hortzmuga Teatroaren Femmes, Rojo Telon-en Soy ellas eta Meriko artista japoniarraren Fire and pole pieza.

Larunbata eta igandea bitarte, gainera, esparru honetan aski ezagunak diren izen handiak jardungo dira Arrigorriagan barrena antzezten, besteak beste, La Bella Tour (Herrialde Katalanak), Kate & Pasi (Finlandia), Dado Oddball (Kanada) edota Cie Les Krilati (Frantzia).

Tailerrak, oreka-jokoak, malabarak, umorea, magia, dantza, antzezpena, salaketa, hausnarketa eta, batez ere, irudimena borborka dakartza Arrigorriagako XXI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiak.