WhatsAppen bost berripen garrantzitsu datoz

WhatsAppen bost berripen garrantzitsu datoz https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/07
berria
WhatsAppen bost berripen garrantzitsu datoz

Aplikazioak berripen garrantzitsuak aurkeztuditu, besteak beste, bideo deiak egiteko aukera eskainiko du, eta baita GIFakikustekoa ere.

Uda honetan berripen ugari dakartzaWhatsAppek; hain zuzen, aplikazioaren konpetentzia garrantzitsuena jaioko daaurki, Googleren Allo, eta horren aurka borrokatzeko bost berrikuntza aurkeztuditu uda honetan.

 

1. BIDEO DEIAK: Skype eta Hangoutsi aurreegiten saiatuko dira herraminta honekin.

2. GIF-ak: Hau da berrikuntzarik nabarmenena. Bertsio berrituan, GIFak irekieta konpartitzeko aukera eskainiko dute. Twitterrek otsailean onartu zituen,arrakasta handiarekin. Honetan Facebook izan zen aitzindaria.

3. ARGAZKIAK EDITATU:
Ez da Photoshop izango, baina testua, zirkuluak etageziak sartzeko aukera eskainiko du, Snapchatera hurbilduz. Filtroak ere jarrikodituzte.

4. TALDE PUBLIKOAK: Telegram etsai handiari aurre hartu nahian, talde publikoakjarriko dituzte martxan. Talde horietan, boluntarioki eman dezakezu izena, etahala, interesa duzun gaietan informazioa eskuratu. Bestalde, chat bateampertsona bat aipatzeko aukera ere eskainiko dute. Linkak ere bidali ahalkodira, QR kode bitartez eta NFCez.

5. ABESTIAK ELKARBANATU:
 Spotifyrekin loturarik izango ez duen arren, Iphoneren AppleMusicaren bitartez edo norberak mugikorrean gordeta dituen abestiakelkarbanatzeko aukera eskainiko du aplikazioak. Hala, abestiak entzun ahalkodira WhatsAppetik atera gabe.