Uztailaren 30etik abuztuaren 1era, Birra Zuzenean jaialdia Gasteizen

Uztailaren 30etik abuztuaren 1era, Birra Zuzenean jaialdia Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-30etik-abuztuaren-1era-birra-zuzenean-jaialdia-gasteizen/@@download/image/birra-zuzenean_1437738188.jpg
2015/07/24
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Uztailaren 30etik abuztuaren 1era, Birra Zuzenean jaialdia Gasteizen
Artisau garagardoaren maitaleek hitzordua dute datorren asteburuan Gasteizen, Birra Zuzenea jaialdiaren bigarren edizioan. Ostegunetik igandera, hamaika ekitaldi antolatu dituzte HOR DAGO!, Beer Events, HFMN Crew eta Buenritmo-ren eskutik.

Iazko arrakastaren ondoren, egitarau zabalarekin dator kultura, gastronomia eta artisau garagardoa sustatzeko asmoz, Hor Dago!, Beer Events, HFMN Crew eta Buenritmo-k antolatzen duten, Gasteizko artisau garagardoaren bigarren azoka.

Uztailaren 30ean abiatuko da 18:00etan, eta lehen hitzorduan Giuda italiarrak, Osso eta Sccreamers & Sinners nagusituko dira. Ostirala, aldiz, tributo gaua izango da, eta Men in Black (Metallica), Thunderstruck (AC/DC) eta Nice Boys (Guns Nā€™ Roses) taldeek joko dute. Azkenik, larunbatean, Dead Bronco, Shinova, Revolutionary Brothers, Askahbah eta Ze Closh taldeek hartuko dute agertokia.

Artisau garagardoaren jaialdia izanik, musikaz haratago, gastronomia postuaketa haurrentzako hitzorduak ere izango dira, eta guztira, 30 artisau garagardo mota baino gehiago dastatu ahal izango dituzte bertaratuko diren guztiek. Programa osoa ikusgai da lotura honen bitartez.

EGITARAUA


Uztailak 30, osteguna:
- GIUDA
- OSSO
- SCREAMERS & SINNERS

Uztailak 31, ostirala:
- MEN IN BLACK (METALLICAri gorazarre)
- THUNDERSTRUCK (AC/DCri gorazarre)
- NICE BOYS (Guns N' Roses-i gorazarre)

Abuztuak 1, larunbata:
- DEAD BRONCO
- SHINOVA
- RAPHAEL baked by REVOLUTIONARY BROTHERS
- ASKAHBAH
- ZE CLOSH (The Clash-i gorazarre)