Sortzaileen gunea ireki du Tabakalerak

Sortzaileen gunea ireki du Tabakalerak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/19
berria
Sortzaileen gunea ireki du Tabakalerak
Artistei sorkuntza, pentsamendia, kudeaketa eta proiektuen ekoizpena modu profesionalean lantzeko espazioa izango da; dagoeneko martxan jari dituzte lehen egonaldiak.

Tabakalerak sortzaileen gunea jarri du martxan; artista eta eragile kulturalen profesionalizazioa bultzatzeko helburuarekin, lanerako estudioak, baliaide teknikoak eta artistentzako egonaldi programa jaso dituzte gunean. Dagoeneko hasi dira egonaldi horietako batzuk antolatzen,

Praktika garaikideen ikusgarritasuna sustatzeko programa ere sortu dute gune horren barruan; horrekin batera, gai administratiboak, bekak eta bestelako deialdiak kudeatuko dituzte beran.

Gunea hainbat proiektu martxan daude jada, esate baterako, Fran Meanaren La historia del laboratiorio de formas proiektu artistikorako egonaldia, Pablo La Parraren Europa, geroaldi burutua ikerketa artistikoa eta Harley Martinezen Gipuzkoa miraria egonaldi artistikoa.