Pre-FANT eta Gaueko Zine Maratoia, Bilboko XXII. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia hasteko

Pre-FANT eta Gaueko Zine Maratoia, Bilboko XXII. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia hasteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/prefant-eta-gaueko-zine-maratoia-bilboko-xxii-beldurrezko-eta-fantasiazko-zinemaldia-hasteko/@@download/image/nina-forever-_1461320292.jpg
2016/04/22
berria
Pre-FANT eta Gaueko Zine Maratoia, Bilboko XXII. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia hasteko
FANT zinemaldiaren XXII. ekitaldiak genero honetako produkzio berri eta puntakoenak ekarriko ditu Bizkaiko hiriburura maiatzaren 6tik 13ra bitarte.

XXII. FANT-ek maiatzeren 6an altxatuko du oihala. Lehenago, baina, giroa berotzeko, Pre-FANT zikloa egingo dute Frantziako fantasiazko zinema ardatz hartuta.

Hala, apirilaren 27an Jordi Ojeda errobotika adituak hitzaldia emango du Bidebarrietako Kulturgunean. Apirilaren 28tik 30era bitarte Frantziako fantasiazko zinemagintzari eskainitako zikloa iritsiko da BBK Aretora, egun bakoitzean film bana doan ikusteko aukera eskainiz: Mauvais sang (Leos Carax, 1986); Rapt (Lucas Belvaux, 2009); L’Etrange couleour des larmes de ton corps (Hélène Cattet-Fruno Forzani, 2013). Guztiak 19:00etan. Azkenik, maiatzaren 1ean, Sitges Tour a Contracorriente ekimenak borobilduko du Pre-FANT ziklo hau Sitgeseko Zinemaldiko azken edizioko lau film proiektatuta.


Gaueko Zine Maratoia, FANT22-ren inaugurazio jardunaldirako

Euskal FANT Laburren sekzioko emanaldiez gain, aurten, berrikuntza gisa, Campos antzokian Blaine anaien Nina Forever (2015, UK), Paul Hyetten Howl (2015, UK), Jason Lei Howdenek zuzendutako Deathgasm (2015, Australia), eta Julien Seriren Night Fare (2015, FR) filmak proiektatuko dituzte goizaldeko ordu bietatik aurrera (ordurako maiatzak 7 izango ditu).

Beste hitzordu aipagarri batzuk
22. edizio honetarako programatutako emanaldi berezien barruan, doako
sarrera izango duen Golem Aretoetako 2. gelak, La Aventura Audiovisual banaketa etxearen eskutik estatuko aretoetara heldu diren lan garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituen zikloa jasoko du maiatzaren 7tik 12ra.
Beste alde batetik, FNACek, FANTen ohiko laguntzaileetako batek, 1960ko hamarkadanNarciso Ibáñez Serrador ezagun eta polifazetikoak zuzendu zuen telebista saioarieskainitako zikloa hartuko du: Historias para no dormir. Emanaldiak libreak eta maiatzaren 9an, 10ean eta 11n izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Banatuko dituzten sariak
• Sail ofizialeko film luzerik onenaren saria.
• Sail ofizialeko gidoirik onenaren saria, Euskal Gidoigileak elkartearen laguntzarekin.
• Sail ofizialeko zuzendari berritzaileenaren saria, FAS Zineklubaren laguntzarekin.
• Film laburrik onenen sariak: 3.000 € / 2.000 €
• Sakelako telefonoarekin grabatutako film laburrik onenen sariak: 1.500 € /750€

Gainera, Fantrobia saria ere emango dute. Diru-saririk ez duen arren, beldurrezko generoan indarra hartzen ari den pertsona bat aintzatesten du, eta aurten Can Evrenol zinemagile turkiar gazteari emango diote garaikurra. Evrenolek Baskin (2015) bere lehenengo film luzea aurkeztuko du, Sitgeseko zinemaldiaren azken edizioko lan arrakastatsuenetakoa izan zena.