Otsaileko azala... PETER DINKLAGE!

Otsaileko azala... PETER DINKLAGE! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsaileko-azala-peter-dinklage/@@download/image/peter-dinklage-_1482833171.jpg
2016/12/27
berria
Otsaileko azala... PETER DINKLAGE!
GAZTEZULOK PRIMIZIA LORTU DU! Orain arte isilpean gorde badugu ere, iritsi da argitzeko eguna! Zumaian Game Of Thrones telesaila grabatzen ibili ziren duela hilabete batzuk, eta gure erredaktoreek elkarrizketa lortu zuten Peter Dinklage aktorearekin!

Otsaileko azal potentea prestatu dugu, Galder Izagirreren argazkiekin batera; Peter Dinklage aktoreak GAZTEZULO aldizkariari elkarrizketa eskaini zion Bilbon duela hilabete batzuk, esklusiban!

Alde Zaharreko hotelean bildu ginen aktorearekin, eta hogei minutuko elkarrizketaren ondoren, Tyrion Lannister pertsonaiaz, eta bere ibilbidean rol horrek izan duen garrantziaz mintzatu ginen. Emilia Clarke eta Kit Harington (Khaleesi eta Jon Snow) aktoreez ere mintzatu zitzaigun, haien arteko harremanaz, eta telesailaren 7. denboraldiak ekarriko duenaz. Dakizuenez, denboraldia maiatzan estreinatuko dute, eta aurreratu zigutenez, tramak ezusteko handiak ekarriko ditu. HBO ekoizpen etxearen debekuz, orain arte ezin izan dugu elkarrizketa argitara eman, baina azkenik kendu digute betoa!

Otsailean Peter Dinklageren elkarrizketa eta argazkiak galdu nahi ez badituzu, egin HARPIDETZA!