Ostegunetik igandera, Loraldia Bilbon

Ostegunetik igandera, Loraldia Bilbon https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/20
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Ostegunetik igandera, Loraldia Bilbon
Apirilaren 23tik 26ra egingo dute Azkue Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, antolatu duten Loraldia topaketa. XIX. mendean Anton Abbadiak sortu zituen Lore Jokoetan oinarrituta, euskal kulturaren ekoizpen berritzaileak plazaratuko ditu lau egunez Loraldia jaialdiak.

XXI. mendeko euskal kultura garaikidearen plaza izateko helburuarekin, musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, bidaiak eta hamaika ekitaldi interesgarri nagusituko dira, ostegunetik igandera bitarte, Bilbon.

Lau egunetan, guztira, 50 hitzordu baino gehiago izango dira, eta protagonisten artean Aitor Mazo, Jon Maya, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio eta Telmo Esnal azpimarratu daitezke besteen artean, eta programa osoa ikusgai da lotura honetan.

Aurtengoa lehen edizioa izango da, baina antza, datozen urteetan ere jarraipena izateko asmoarekin jaio da euskal kulturaren bultzada izan nahi duen egitasmo berria.