'Obra baten berrinterpretazioa', ikasleei zuzendutako deialdia

'Obra baten berrinterpretazioa', ikasleei zuzendutako deialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/obra-baten-berrinterpretazioa-ikasleei-zuzendutako-deialdia/@@download/image/berrinterpretat_1461741952.jpg
2016/04/27
berria
'Obra baten berrinterpretazioa', ikasleei zuzendutako deialdia
'GAZE: Kaleidoskopio' proiektuaren baitako lehiaketa honek Donostia2016rekin zerikusia duten bost artelan proposatzen ditu, unibertsitate nahiz goi-mailako zikloetako ikasleek nork bere diziplinatik birsortu ditzaten. 600 euroko 15 beka daude jokoan.

Txapelketan interesa duten gazteek antolatzaileek proposatzen dituzten bost obretako bat aukeratu beharko dute, eta honen berrinterpretazioa bat proposatu euren diziplinaren ikuspegitik.

Proposamenak askotarikoak izan daitezke: testuinguraketak, ikerketak, obra edo eratorritako sorkuntzak… eta edozein formatutan aurkez daitezke. Hau da, berrinterpretazioak gauzatzeko formatua askea da: testu idatziak, ikerketa-­lanak, eratorritako obra artistikoak (plastikoak, ikus­entzunezkoak, eszenikoak…), maketak edo 3D irudiak, ipuinak, hizkuntza informatikoa edo zientifikoa edo beste edozein formatu. Alegia, antolakuntzak proposatzen dituen bost obra artistiko horiek errezeta gastronomiko bat sortzeko abiapuntu izan daitezke, edota kantu bilakatu…

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 6an itxiko dute. Orduan, epaimahaiak jasotako proposamen guztien artean hiru aukeratuko ditu jatorrizko obra bakoitzeko, hamabost guztira, 600 euroko beka jaso dezaten. Diru-laguntza horrekin ikasleek proposatu duten interpretazioa gauzatu beharko dute.

Izena emateko: EHUren webgunean dagoen formularioa bete eta kaleidoskopio@dss2016.eu helbidera bidali.