New York metroko izarrak ezagutzen dituzu?

New York metroko izarrak ezagutzen dituzu? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/08/29
berria
New York metroko izarrak ezagutzen dituzu?
New Yorkeko metroko aurpegiserioetan irribarre bat margotzen du Leo P. saxo jotzaileak eta Lucky Chopsbere talde zoroak!

Aurpegi gris eta serioak ikusi ohi dirametroan, baina lur azpiko mundua aukera ezin hobea dira musikarihasiberrientzat. Hala, New Yorkeko kez eta usain arraroez jositako subwayhorretako izarra bihurtu da Leo P. saxo jotzailea eta Lucky Chops haren taldezoroa. Youtuben sekulako arrakasta dute bertatik igaro eta ikuskizuna grabatudutenek igotako bideoek.

Musikari gazteak ikasleak dira, eta diru extra bat lortzeko hasi ziren metroanjotzen. Haien erritmo biziak, dantza harrigarriak eta zabaltzen duten umoreonak, segituan egin ditu ezagunak sare sozialetan. Ikusi besterik ez dagojotzen hasi eta berehala inguratzen zaien jende multzoa!

Lucky Chops duela urte gutxi sortu zen, baina Leo P. bakarka hasi zen metrokopasiloetan saxoa jotzen eta bere hanka arinei eragiten. Ondoren, Too Many Zooztaldea sortu zuen metroko beste bi musikari mitikoekin, eta bertan hasi zutenarrakastaren bidea. Harrigarriak dira mutil hauek!