Metal eta Pop Rock eskaintza Bilborocken

Metal eta Pop Rock eskaintza Bilborocken https://www.gaztezulo.eus/albisteak/metal-eta-pop-rock-eskaintza-bilborocken/@@download/image/franco_(5)_1471948197.jpg
2016/08/22
berria
Argazkiak: Luis Miguel Barrio
Metal eta Pop Rock eskaintza Bilborocken

Aste Nagusiarekin bat eginez, Bilborockaretoak doako 16 kontzertu hartuko ditu, Metal eta Pop Rock erakusketaren 31. edizioan.

Bilborock Aste Nagusian bisitatu beharrekotokia da; hilaren 27a bitartean, bertako Metal eta Pop-Rockerakustaldiaren  hogeita  hamaikagarren  edizioaren erakusketa antolatu dute. Guztira, zortzi  saio  izango dira,  estilo askotako 16  talderen emanaldiekin. Egun  bakoitzean  bi  kontzertu  izango  dira; lehena,  20:00etatik  aurrera, eta  hurrengoa ordubete  geroago  hasiko  da,  21:00etan.

Zortzi egunetan  zehar,  aukera  zabala izango  dugu  entzungai,  estiloen, jotzeko moduen   nahiz  kanten   gaien   aldetik,   baina,   betiere,  kalitatekoak. Elortegi Anayaken  pop-rock  indartsua, Deiedraren  folka, La  Basuren  rapa, Dekoten proposamen   indiea, Gerenteren   pop   oso   eta  iradokitzailea, FRANCOrenproposamenaren   eklektizismo   dantzagarria, Último    Enemigoren    hiri-rocka, Molikoteren   punk-rocka, Penadas   por   la  Leyren   punka,  edo Lomoken Hobokenen rock ́n ́blueshegoaldetarra Aste Nagusian zain dagoenaren aurkezpen ezin  erakargarriagoa  dira.

Bestalde, Grand  Matterren  rock metalizatua  eta Chivoren stoner rocka izango ditugu, bai eta Evil Seedsen metal klasikoa eta In Thousand Lakesen  death  metal melodikoa  ere; azkenik,  aurtengo  erakustaldia ixteko  bi taldeak, 2016koBilbao Hiria sariaren irabazlea, The Flying Scarecrow, eta edizio bereko Bizkaiko talderik onena, Niketz.