Mendi Tour film jaialdia lehen aldiz izango da Beasainen

Mendi Tour film jaialdia lehen aldiz izango da Beasainen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/27
berria
Mendi Tour  film jaialdia lehen aldiz izango da Beasainen
Bilbo Mendo Film Festivalaren aurtengo film onenak eskainiko dituzte ekainaren 3an, Tomas Salazar VIII Aizkorriko Bira mendi martxaren inguruan sortutako egitarauarekin bat eginez.

Bilbo Mendi Film Festivaleko filmak ekarri dituzte Gipuzkoara, Mendi Tour jaialdiaren eskutik, eta ekainaren 3an lehen aldiz izango dira Beasainen. Lau film eskainiko dituzte Usurbe antzokian; saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak bi eurotan eskuratzeko aukera izango da.

EGITARAUA:

- BIZIMINEZ. Pablo Dendaluze, Josu Iztueta eta Antxon Arza. Bi adiskide AEBetako errepideetan amets txiki bat betezen.

- 2T ON CHAMLANG. Karen Hughes. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek eta Juanjo Otazu kameralariak udazkenean Chamlangera egindako igoera.

- PIZTU. Iñaki Urresti eta Mikel Urresti. Mendi Short-en irabazleak.

- PANAROMA. Jon Herranz eta Gerard Peris. Edu Marinek bere bizitzako proiekturik zailena egingo du; Panaroma, Alex Huberrek 2007an irekitako bidea eskalatu bere 62 urteko aitarekin.