Martxan da Euskararen Ginkana lehiaketa!

Martxan da Euskararen Ginkana lehiaketa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-euskararen-ginkana-lehiaketa/@@download/image/gaztezulo_euska_1476792356.jpg
2016/10/18
berria
Martxan da Euskararen Ginkana lehiaketa!
Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekindibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurtengoan ereAzkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena.  Bi erakundeek euskara sustatzekoduten konpromisoan bat egin eta hizkuntza praktika ekologikoak sustatzea dutehelburu. Bosgarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango dalehiaketaren koordinatzailea.

 

Bost urtetako ibilbidea duen proiektua da EuskararenGinkana eta urtez urte, Kutxa Ekoguneak eragile eta kolaboratzaile ezberdinekinbatera, euskara erdigunean izanik, hizkuntza-ekologia eta hizkuntza aniztasunagaiak landu izan ditu.

 

Euskararen Ginkana euskaltzale zein kulturaedo aisialdiarekin lotutako taldeen artean zabaldu den lehiaketa da:norbanakoen partaidetzatik taldekako parte hartzera eta Gipuzkoatik, EuskalHerri osora zabaldu dena. Bilakaera honen lekuko dugu gaurko aurkezpenekitaldia: Bilbon, Euskararen Etxean, emango zaio hasiera lehiaketaren 5.ediziohoni, eta Donostian izango da finala, Ekogunean.
 

Aurtengo edizioaren gaia: Hizkuntzapraktika ekologikoak

 

Munduko bioaniztasuna babesteko ekintzaileekologisten lana eta ekintzak ezagunak ditugun arren, munduko hizkuntzaaniztasunak ere babesa behar duela ez dugu horren barneratua. Hamabost egunerohizkuntza bat hiltzen ari den garai honetan, hizkuntzen aldeko ekintzaileakbehar ditugu, hizkuntza-ekologistak!

 

Euskararen Ginkanaren 5. edizioan hizkuntza-ekologistak izateko hizkuntza praktika ekologikoak hartuditugu gaitzat. Gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzengarapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun etahizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira. Hizkuntza aniztasuna bermatzeko erronka unibertsalari jolasaren bidezhelduko diogu euskararen lurraldean eta tokian tokikoa babestuaz eta aniztasunabalioan jarriaz, mundu mailan ematen ari den homogeneizazioari aurre egitendiogu. Euskara biziberrituaz munduko hizkuntza aniztasuna ere babesten dugulako,mundu anitzagoa eraikitzen dugulako.

 

Lehiaketa

 

Bi fasetan gauzatuko da ginkana: lehenengofaseak 6 asteko iraupena du, abenduaren 3an hasi eta urtarrilaren 19an amaitukoda. Fase honetan www.euskararenginkana.euswebgunean astero argitaratuko diren probak gainditu beharko dituzte taldeek.

 

Bigarren fasea, final handiaren eguna da.Urtarrilaren 28an burutuko da  Donostian kokatuta dagoen Ekogunea parkean.Bertan lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 talde parte-hartzaileaklehiatuko dira.