Martxan da Banden Lehia

Martxan da Banden Lehia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-banden-lehia-2/@@download/image/24b08f07_1475158118.jpg
2016/09/29
berria
Martxan da Banden Lehia

Begiz Begi taldearen ‘Hatsa’ disko berriaaurkeztu du Baga-Biga diskoetxeak; talde lapurtarrak iaz irabazi zuen BandenLehia.

 

Banden Lehia Azkue Fundazioak sortutakolehiaketa da, euskal musika sustatu eta talde berriei hauspoa emateko helburuakdituena. Txapelketa honek euskarazko musika sustatzea du helburu eta bandarikentzutetsuena sarituko du. Iaz Begiz Begi saritu zuten, eta atzo aurkeztu zutenBaga-Biga diskoetxearekin batera egindako lan berria, ‘Hats’.

 

Aurtengo lehiaketan parte hartu nahi baduzu,adi honako informazioari:

 

Lehiaketak bi fase ditu:

 

1) Internet bidezko sailkapena

Lehenengo batean internet bidez burutzen dasailkapena. Taldeek interneten izena ematen dute atari honetan eta heurenmusika argitaratuko dute.Taldearen jarraitzaile eta publikoak internet bidezbozkatuko du. Beraz, taldeek ezagutzera eman beharko dute lehiaketan partehartzen ari direla eta euren aldeko botoak eskatu.

 

Boto gehien lortzen duen taldea finalerakosailkatuko da automatikoki.

 

Epaimahaiak beste hiru talde aukeratuko ditueta lau talde finalista hauek zuzeneko ekitaldian arituko dira finala egunean.

 

2) Zuzeneko finala

Publikoaren botoei esker sailkatutako taldeaeta epaimahaiak aukeratutako beste hirurak zuzeneko emanaldi bat eskainikodute. Egun horretan bertan erabakiko da zein izango den Banden Lehia 2016kotalde irabazlea.

 

Emanaldi hori ikusten, publikoa etaepaimahaikideak izango dira. Publikoak zuzenean bozkatuko du eta honen emaitzaerabakiaren %40a izango da; beste %60a epaimahaiaren iritzia kontutan hartutaerabakiko da.

 

Zazpigarren edizio honetako finala Bilborockenospatuko da, azaroaren 25ean.

 

Zer egin behar da parte hartzeko?

Euskaraz jotzen duzuen taldea bazarete, BandenLehian parte har dezakezue.

 

- "Parte hartu" botoia sakatu etazuen taldearen izena eman, agertuko zaizuen inprimakian datuak betez.

 

- Zuen taldearen musika argitaratu.

 

- Webgune honetan Bandak atalean agertuko dazure taldea eta musika zuzenean entzungai izango da.