Martxan da 3, 2, 1 Forma Eszenikoen Nazioarteko Topaketa

Martxan da 3, 2, 1 Forma Eszenikoen Nazioarteko Topaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-3-2-1-forma-eszenikoen-nazioarteko-topaketa/@@download/image/321_ona_1432808597.jpg
2015/05/27
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Martxan da 3, 2, 1 Forma Eszenikoen Nazioarteko Topaketa
Larunbatera bitarte, antzerki berria, dantza eta bere forma ugariak, ekintza eta performancea nagusituko dira Azkuna Zentroan, 3, 2, 1 Forma Eszenikoen Nazioarteko Topaketaren hirugarren eta azken edizioan.

Egitaraua atzo  –maiatzak 27– abiatu zen Italia eta Alemaniako Plastique Fantastique konpainiaren Polifemoren begia ikuskizunarekin, eta guztira, 25 hitzordu baino gehiago izango dira Azkuna Zentroan,  hiru eguneko egitarauan.

Herri askotako artistek parte hartuko dute 3, 2, 1, Forma Eszenikoen Nazioarteko Topaketaren azken edizioan, eta Italia, Portugal, Erresuma Batuak, Herbehereak, Frantzia eta Alemaniako artistak nagusituko dira, besteak beste.

‘3, 2, 1 Irrati Telebista’


Iazko esperientzia errepikatuta, 3, 2, 1 Irrati Telebistan Topaketaren inguruko jarraipena eta elkarrizketak egingo dituzte. Aurten, GAZTEZULO aldizkariko Aitor Abaroa David Márquezekin batera ariko da.

3, 2, 1 Forma Eszenikoen Nazioarteko Topaketa

2013an sortu zuten eta 2014an hazi ondoren aurtengoa azken edizioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Topaketa hauen formatua amaituko omen da, baina emaitzak datozen urteetan ikusiko direla iragarri dute. Hiru ediziotan, guztira, 10 herrialde baino gehiagoko proposamen artistikoak aurkeztu dituzte hainbat formatutan: performanceak, instalazioak, dantza eta koreografiak, argazkiak, live art, liburua, bideo-dantza, artea eta komunitatea, soinua, arte bisualak, dantzatutako testuak, slam poetry eta site specific. Dramaturgia berriek eta dantza eta performancearen berrikuspenak bat egingo dute etorkizunean, programazio eszenikoa luzatu, eta 2016an site specific-a sortzean.