Martxan da elikadura burujabetzaren inguruko Sutondotik plazara lehiaketa

Martxan da elikadura burujabetzaren inguruko Sutondotik plazara lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da--elikadura-burujabetzaren-inguruko-sutondotik-plazara-lehiaketa/@@download/image/gaztezulo_suton_1464170826.jpg
2016/05/25
berria
Martxan da  elikadura burujabetzaren inguruko Sutondotik plazara lehiaketa
3.800 eurotan baloratutako sariak eskainiko dituzte, eta urrian elikadura burujabetzarako Nyeleni Europa foroan (Errumanian) parte hartzeko aukera ere izango dute irabazleek; lanak uztailaren 15a arte bidali daitezke.

Sutondotik plazara lehiaketa martxan jarri dute Bizilur-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeak eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorrak.  Donostia 2016ren, Garapenerako Lankidetzaren euskal agentziaren eta Hands on the Land for Food Sovereigntyren laguntzarekin, hainbat kategoriatako lanak sarituko dituzte, elikadura burujabetza sustatzeko hleburuarekin.

Lehiaketaren helburua da elikadura burujabetzaren inguruko informazioa, gogoeta eta eztabaida sortzea; horretarako, adierazpen artistiko eta komunikazio formatu berrien sustapena sarituko dute, kontzientzia kritikoa sortzeko tresnak direlako. Baserritarek elikaduran eta bizitzaren iraunkortasunean duten garrantzia azaleratu nahi dute.

Lau kategoriatan banatuko dituzte sariak: argazkiak, ilustrazioak, ikus-entzunezkoak eta narratiba. Kategoria bakoitzeko lan sarituak 100 euro jasoko ditu, urrian elikadura burujabetzarako Nyeleni Europa foroan (Errumanian) parte hartzeko aukerarekin batera. Bestalde, publikoaren sariaren irabazleak 400 euro jasoko ditu.

LEHIAKETAREN BALDINTZAK ezagutzeko jo hona.