Maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria zuk irabaz dezakezu!

Maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria zuk irabaz dezakezu! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/13
berria
Maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria zuk irabaz dezakezu!
Urtarrilaz geroztik, Zuzeu.eus atariak, Azkue Fundazioaren laguntzari esker, hilero-hilero 150 eurorekin saritzen du 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena. Ez galdu maiatzeko aukera!

Zuzeu Gaztea Sariak euskaraz idatzi nahi duten gazteak akuilatzea du helburu. Horretarako, hilero 150 euro ematen dizkio Zuzeu.eus atarira testu, argazki bilduma, bideo edota marrazki onena igotzen duen 30 urte azpiko gazteari.

Edukia eta formaren bikaintasuna baloratzen dute, baita Zuzeu.eus atariko erabiltzaileen interesekoa izan dadila eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea. Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartzen dute kontuan: argazkiak, multimedia, grafikoak, etab. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, Zuzeuko erredakzioak bideratuko dizkio.

2016ko lehen lau hilabeteetan sari bana eman dute!

    •    Urtarrilean: Kirol arroparekin bueltaka. Katalin Antxia.
    •    Otsailean: Feminaziak sutan. Alazne Sainz Gil de Paules
    •    Martxoan: Museoan mozkor. Jon Intxaurraga.
    •    Apirilean: Kaleko eserlekua. Leire Regadas.