Maiatzean eta ekainean, Kultura Kalez Kale!

Maiatzean eta ekainean, Kultura Kalez Kale! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzean-eta-ekainean-kultura-kalez-kale/@@download/image/kalez-kale_1430731043.jpg
2015/05/04
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Maiatzean eta ekainean, Kultura Kalez Kale!
Guztira, 190 ikuskizun baino gehiago bilduko ditu aurten maiatzean eta ekainean Deustun, Uribarrin, Otxarkoagan, Begoñan, Ibaiondon, Abandon, Errekalden eta Basurtun nagusituko den Kultura Kalez Kale ekimenak.

Kultura Bilboko barrutietan zabaltzeko asmoz, zirkua, clown emanaldiak, magia, antzerkia, kontzertuak, musika, folklorea eta beste hainbat hitzordu interesgarri ikusgai izango dira maiatzean eta ekainean zehar, BIlboko Udalaren Hezkuntza eta Kultura Sailak antolatu duten Kultura Kalez Kale ekimenaren baitan.

Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta besteen artean azpimarratu daitezke, Otxarkoagako Magiaren XI. Topaketa maiatzaren 9tik 28ra bitarte, Clown Zorrotza jaialdiaren laugarren edizioa maiatzaren 7tik aurrera Basurtun, Eskola-Antzerkiaren 20.urteurrena ekainaren 20an Ibaiondon eta Errekaldeko VI. Zirku Jaialdia ekainaren 5etik 7ra bitarte.

Egitaraua dagoeneko abiatu da eta ekainaren amaiera bitarte hitzordu interesgarriz hornituko dira Bilboko barrutietako kaleak.