Kataiak ikuskizuna ikusteko aukera Elgoibarren

Kataiak ikuskizuna ikusteko aukera Elgoibarren https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/31
berria
Kataiak ikuskizuna ikusteko aukera Elgoibarren
Elgoibarko makina-erremintaren mendeurreneko ospakizunetan sortu zen Kataiak ikuskizuna, duela bi urte. Ekainaren 5ean, makinen hotsekin berriz ere batuko dira sei musikari, irudiekin emanaldi berezia osatuz.

Duela bi urte jaio zen Kataiak ikuskizuna, Elgoibarko Makina-Erremintaren museoaren mendeurrena ospatzeko helburuarekin. Ekainaren 5ean, berriro emanaldiaz gozatzeko aukera izango da; makinetako hotsekin bat egingo dute sei musikarik, irudi eta doinuekin emanaldi berezia osatuz. Gainera, Donostia 2016ren Bidea proiektuarekin bat egingo dute.

Jagoba Astiazaranek sortutako ikuskizuna da Kataiak, eta ikusleen zentzumenak astintzea du helburu. Hala, makinen hotsak elektronika bidez eragingo dituzte, eta zine pantaila batean proiektatutako irudiekin osatuko dute emanaldia Xare Laborategiko musikariek. Aitor Nova ekoizlea eta Txaber Fernandez zuzendariaren eskutik, klarinetea, flauta, saxofoia, biolontxeloa eta bi perkusio makinatan bihurtuko dira emanaldian zehar; makinen hotsa, musika bihurtuko da.


EGITARAUA:


- Ekainaren 5a, igandea, 16:30etan.
- Elgoibarko Herri Antzokia.
- Iraupena: 30 minutu.
- SARRERA DOAN.