Jennifer Miller, Circus Amoken sortzailea, Bilbon

Jennifer Miller, Circus Amoken sortzailea, Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jennifer-miller-circus-amoken-sortzailea-bilbon/@@download/image/captura_de_pant_1474274275.png
2016/09/19
berria
Jennifer Miller, Circus Amoken sortzailea, Bilbon

Circus Amoken sortzaileak, performanceari etaantzerki sozialari buruzko jardunaldi batzuk zuzenduko ditu Bilbo.

Circus Amok New Yorkeko zirko- etaantzerki-konpainia bat da, eta doako arte publikoa eskaintzea eta justiziasozialari buruzko gaur egungo gaiak jorratzea ditu helburu.

Bilboko Pabellón 6en egingo dira jardunaldiak,irailaren 22an eta 23an, Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak etaDonostia 2016k antolatutako Itsasoratze artibista proiektuaren barruan.

Irailaren 22an eta 23an, performanceari etaantzerki sozialari buruzko jardunaldiak egingo dira Bilboko Pabellón 6en,Gernika Gogoratuz zentroak, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016kantolatutako Itsasoratze artibista proiektuaren barruan.

Jennifer Millerrek zuzenduko ditujardunaldiak, Circus Amoken sortzaile eta zuzendari artistikoak. Circus AmokNew Yorkeko zirko- eta antzerki-konpainia bat da, eta doako arte publikoaeskaintzea eta justizia sozialari buruzko gaur egungo gaiak jorratzea dituhelburu. Ostiraleko tailerreko parte-hartzaileek performance bat prestatukodute Jennifer Millerren zuzendaritzapean, eta laborategiaren ondoren antzeztukodute.

Circus Amokeko kolektiboak bat eginik dirau1989tik, urte hauetan guztietan ikuskizun politikoak New Yorkeko zenbaitauzoetara eramanez. Ohiko zirku teknikak ―hala nola funanbulismoa,malabarismoa, akrobaziak, trikimakoak edo pailazoak― diziplina berriekinuztartzen ditu ―dantza berria, tamaina naturaleko txotxongiloak, musika,inprobisazioko teknika zahar eta berritzaileak, narratiba zatikatua edozirkurako esanahi berrien sorkuntza besteak beste― hiriko kale, parke eta patioetanzehar. Circus Amoken emanaldiak dibertigarri, garratz, probokatzaile etaxelebreak dira oso. Circus Amokek, ospakizun bitxi batez gozatzen denbitartean, publikoari elkarrekintza eta ahalduntze komunitario handiagokobizitza imajinatzera gonbidatzen dio.

Jardunaldien egitaraua:

Irailak 22, osteguna, 18:00etatik 21:00etara. ElkarrizketaBiribila Circus Amok-en sortzaile eta zuzendaria dan Jennifer Millerregazbatera.

Irailak 23, ostirala, 15:00etatik 20:00etara. LaborategiSaioa Jennifer Millerren eskutik. Berarekin batera bertaratutakoek performanceparte-hartzaile bat prestatu eta tailerraren ostean antzeztu egingo dutePabellón 6en.