Jazzaldiaren BertsoJazzean ariko dira Egaña, Amuriza, Gaztelumendi eta Maia

Jazzaldiaren BertsoJazzean ariko dira Egaña, Amuriza, Gaztelumendi eta Maia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/30
berria
Jazzaldiaren BertsoJazzean ariko dira Egaña, Amuriza, Gaztelumendi eta Maia
BertsoJazzaren bigarren edizioa eskainiko du Heineken Jazzaldiak; uztailaren 24an Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian bilduko dira bertsolari eta musikariak, Unai Elizasu gai jartzaile dutela.

BertsoJazza lehen aldiz egin zela zortzi urte igaro direnean, Heineken Jazzaldiak berriro berreskuratu du musika eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna. Hala, uztailaren 24an Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian bilduko dira honako parte hartzaileak: Bertsolaritzan, Andoni Egaña, Jon Maia, Miren Amuriza eta Beñat gaztelumendi; musikan berriz, Bixente Martinez (gitarra), Amairu Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina).

Bat-batekotasunean oinarritzen diren bi kultur adierazpenek bat egingo dute emanaldian, eta zuzenekoan bilduko dira bertsolari eta musikariak.

Sarrerak salgai daude dagoeneko.