Jazzaldian Euskal Herriko 20 taldek parte hartuko dute

Jazzaldian Euskal Herriko 20 taldek parte hartuko dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jazzaldian-euskal-herriko-20-taldek-parte-hartuko-dute/@@download/image/rural-zombies_1463558117.jpg
2016/05/18
berria
Jazzaldian Euskal Herriko 20 taldek parte hartuko dute

Rural Zombies hautatu dute Heineken Agertoki Berdean jotzeko; urte hasieran martxan jarritako hautaketa prozesutik aterata 11 talde izango dira jaialdian, eta baita Musikenek proposatutako beste hiru talde ere. 

Euskal Herriko jazzak bere lekua izango du aurtengo 51. Heineken Jazzaldian. Guztira 20 taldek parte hartuko dute jaialdian; dena den, programazioa itxi bitartean talde berriren bat gehitu dezakete antolatzaileek.

Rural Zombies Zestoako talde arrakastatsua aukeratu dute Heineken Agertoki Berdean jotzeko; hala, euskal taldeak kontzertua eskainiko du jaialdiko agertoki nagusian.

Urtarriletik apirilera bitarteko hautaketa prozesuan aukeratutako 11 taldeek ere Jazzaldian jotzeko aukera izango dute; haiekin batera, iaz diskoa argitaratu zuten beste bost taldek kontzertua eskainiko dute, eta baita Musikenek proposatutako hiru taldek ere.

12 Points jaialdi europarra, Jazzaldian

Europako jazz talentu gazteen jaialdi garrantzitsuena Jazzaldian izango da aurten, Donostia 2016rekin bat eginez. 12 Points jaialdia uztailaren 20tik 23ra bitartean egingo dute; 500 talde inguruk eskatu zuten hautaketa probetan parte hartzeko aukera, eta bertatik 12 talde hautatu dituzte.