Iruñeko historia kalez kale ezagutzeko app-gida sortu dute

Iruñeko historia kalez kale ezagutzeko app-gida sortu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-historia-kalez-kale-ezagutzeko-appgida-sortu-dute/@@download/image/app_iruñea_1463746087.jpg
2016/05/20
berria
Iruñeko historia kalez kale ezagutzeko app-gida sortu dute
Nabarraldek doako aplikazioa sortu du, hiriko gertaera historiak euskaraz, gazteleraz, igelesez zein frantsesez ezagutzeko. Gertaerak, lekuak eta mapak eskaintzen ditu app-ak.

Aspaldiko informazio hutsune bat betez, Nabarralde Fundazioak Iruñeko app-gida sortu du, Iruñeko historia kalez kale ezagutzeko aukera eskainiz. Aplikazioa doakoa da, eta IOS zein Android gailuetan deskargatu daiteke. Lau hizkuntzatan sortu dute: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

Hiriko gertaerak ezagutu, lekuak kokatu eta mapak deskargatzeko aukera ematen du app-ak. Nabarraldeko zuzendari Angel Rekalderen esanetan, Iruñearen inguruko informazioa modu erraz eta irisgarrian aurkeztea dute helburu; bertakoentzat zein kanpoko bisitarientzat balio du.

Fundazioaren helburu nagusia lurraldeko historia berreskuratu eta zabaltzea da Rekalderen arabera. Dena den, informazioa modu entretenigarrian eskaintzen saiatu dira. Hala, aplikazioan txertatutako kontaketak ez du ordena kronologikoa mantentzen; Alde Zaharretik proposatzen dituen ibilbideetako leku zehatzetan jazotako gertakariak berreskuratzen ditu, bisitaria eszenatokiz eszenatoki mugiaraziz. Planoetan agertzen diren informazio puntuak testu, irudi eta audioez osatuta daude.