‘Indarra’, Pierre Gounnorden erakusketa ikusgai Biarritzen

‘Indarra’, Pierre Gounnorden erakusketa ikusgai Biarritzen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/12
berria
‘Indarra’, Pierre Gounnorden erakusketa ikusgai Biarritzen

Argazkilariak Euskal Herriko herri kirolakbildu ditu Belleuve plazako argazki erakusketan, uztailaren 9tik urriaren 2ra.

Udako erakusketa handietako bat ikusga daBiarritzen; Pierre Gonnord-en Indarra argazki erakusketa bertako Belleuveplazan izango da, uztailaren 9tik urriaren 2ra.

1988tik Madrilen bizi den Pierre Gonnordfrantses argazkilariak artistikoak bezain akademiakoak diren argazkihunkigarriak egiten ditu. Bere hondo beltzak, argi-ilunak, koloreen neurriaketa hiru laurdeneko posizio orientazioekin, ezin da ukatu argazkilariakZurbarán edo Caravage bezalako XVII. mendeko maisuekin lotura egiten duela.

Formatu handiko argazki errealistak modeloasublimatzen dute, bere duintasuna berriz emateko asmoz. Konposiziominimalistan, begirada sakoneko pertsonai horiek beren presentzialiluragarriaren bidez inposatzen dira. Beren aurpegiak eta begiak esentzialakbezain bazterrezinak agertzen dira. Ikuslearekin elkarrizketa sortzen dute,barne-barneko dimentsio batean sartzeko parada.

Erakusketa honetan hirurogei bat argazkibilduko dira -batzuk formatu biziki handian- Galizian, Portugalen eta EuskalHerrian hartutako naturaren indarra (bazter harrigarriak) eta pertsonen indarrarengaien inguruan (harri altxatzaileak edo beste herri kiroletako pertsonaiak).2016 urte hasieran hartutako azken zortzi argazkiak hiriak egindako eskaeratikdatoz, Donostia 2016-ekin egin partaidetzaren bidez.

Indarrari dagokion gai horren haritik, munduanfamatuak diren Oteiza eta Chillidaren eskulturez osatua izanen da erakusketa,beren obrek euskal indarra bera oroitarazten dutelarik. Horren kari, erakusketakatalogo bat eginen da.

 

- INDARRA, Pierre Gonnord – Uztailaren 9tikurriaren 2ra

Bellevue plaza – Egunero idekia astearteansalbu, 11:00etatik 20:00etara. Prezioak: 7€ / 5€