Herritarrentzako kultur plaza Ormaiztegin

Herritarrentzako kultur plaza Ormaiztegin https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/08/17
berria
Herritarrentzako kultur plaza Ormaiztegin
Ormaiztegin herriko kultura eta aisiaren bilakaera, ohituren aldaketa eta herritarren partaidetzaz mintzatu dira gaur.

Gaur, 10:00etan, Ormaiztegiko Udaletxeko arkupeetan bildu dira herritarrak, herriko aisialdiaz eta kulturaz mintzatzeko.

Gune Ireki bat antolatu dute, eta parte-hartzaileek beraiek kudeatzen dute topaketa eta gai nagusi baten inguruan norberak bere iritzia, proposamenak, kexak, etab. adierazten dituelarik. Bertatik ateratzen diren ideia nagusiak azaleratzen dira eta denen artean erabakiak hartzen dira.

KulturAkzio kultura soziala eta parte-hartzailea sustatzeko plataforma horretan, hausnarketa, partaidetza eta ekintzaren bidez, herritarrak herriko kultur politiketan parte hartzea eta kultura sozial bat txertatzea da helburua. Proiektuak oinarri bezala kultura arloa hartuko duen arren, partaidetza, integrazioa, berdintasuna, arlo soziala, Euskara eta gardentasunarekin zerikusi handia izango
du.

Plaza ireki horretan, nahi duenak bere iritziak, kexak, proposamenak, beharrak… adierazteko eta idei guztiak (eztabaidatu ondoren) aurrera eramateko prozesu iraunkor bat izango da, ez puntuala. Prozesua beraz, Gune Irekiarekin abiatuko da.

Herritarrek, normalean, paper pasiboa izaten dute herriko kultur politiketan. Arazo horri aurre egiteko, partehartze prozesu bat eskaintzen da, erabat librea eta inklusiboa.