Hegoak azaleratzeko, Bizentaren Lumak

Hegoak azaleratzeko, Bizentaren Lumak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hegoak-azaleratzeko-bizentaren-lumak/@@download/image/bizentaren_luma_1441288316.jpg
2015/09/03
berria
Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono Argazkiak: Elhuyar Fundazioa
Hegoak azaleratzeko, Bizentaren Lumak

Donostian, Koldo Mitxelena liburutegiko aretonagusian aurkeztu dute Bizentaren Lumak solas jolasa. Elhuyar AholkularitzakGFAren laguntzarekin garatu du dagoeneko hemen doan eskuratu daitekeen jolasa. Helburua, marko teorikoa azalduz eta pentsamendukritikoa sustatuz, genero berdintasuna lantzea da. Hamalau urtetik aurrera, etabatez ere, gazteei zuzenduta dago.


Bizentaren Luma ezagutu nahi duzu?


 

Mahaiaren inguruan elkarrekin eseri dira, AizpeaOtaegi eta Naiara Arri, Elhuyar Aholkularitzako kideak, eta Mikel IrizarGipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria. Horiekinbatera izan dira, Ione Olaziregi, Astigarragako zinegotzia, eta Garoa Mungia,Astigarran jolasa probatzeko aukera izan zuen gazteetako bat.  Izan ere, jolasa plazaratu aurretikAstigarrako gazteek txartelekin elkarrekintzan aritzeko aukera izan zuten.Aizpea Otaegik azaldu bezala, bertan konprobatu zuten solas jolasak jendarteaneragiten zuena.

 

Zertan datza solas jolasa?

Jolasak hiru motatako txartelen bitartezfuntzionatzen du.  Bost berdintasunteknikarik landu eta sortu dituzte istorio txartelak. Horietan, izena eta adina zehaztuta duten pertsonen istorioakazaltzen dira. Egunerokotasunarekin lotutako egoerak dira eta arketipoetanoinarritutakoak. Mikel Irizarren ustez, hori da hain justu jolasa berezi etaerakargarria egiten duena. Alegia, guztiontzat gertukoak gerta daitezkenistorioak azaltzea. Era beran, bereziki azpimarratu du istorioek ezinegona sortzearengarrantzia, bere ustez, horrek baikorki pizten baitu eztabaida. Horiekinbatera, marko teorikoa eguntzeko kontzeptuen definizioa biltzen duten txartelaberdeak daude. Gakoetako bat, txartela berdeak istoriotxartelekin lotzea da. Momenturen batean, eztabaidaren erritmoa moteltzen bada,laranja koloreko txartelen laguntzarekin,zirikatzeko txartelak, erritmoa berreskura daiteke.

 

Lehen esperientzia Astigarran jazo da.Baikorki baloratu dute parte hartzaileek. Ione Olaziregi eta Garoa Mungiakazaldu dutenez: "berdintasuna kontzeptu abstraktua da, baina materiala eskuartean hartu daiteke eta txarteletako istorioek berehala pentsatzera eramatenzaituzte". Kontzeptuak ezagutu eta haien definizioa ulertzeko aukera ere, osobaikorki baloratu du Astigarrako bikoteak. Gainera, hain izan da ona esperientzia, beste alor batzuetara salto egin duela esperientziak. Azaldu dutenez, Astigarrako jaietan txarteletatik edaten zuten kartelak egin zituzten txosnetan jartzeko.

 

Play & Decide metodologia

Bizentaren lumak Play & Decidemetodologian oinarritutako jolasa da. Hau da, egoerekin jolastuz, marko teorikopertsonala aberasten du parte hartzailea eta egoera jakin batzuen aurreanekintza zuzenak burutzeko gaitasun eta tresnak barneratzen ditu. Sortzaileenustez, aberasgarriena zirkulu naturaletan jolastea da. Hau da, gure ohikoinguruan. Horrela, konfiantzazko eremuetan normalean lantzen ez ditugun gaiakjorratzeko aukera izango dugu eta eraldaketa egunerokotasunaren oinarritikgauzatu ahalko da. Hala ere, beste hainbat esparrutara zabaldu daiteke, noski.Jolasteko, partaideetatik aparte, dinamizatzaile lana egingo duen figura bategon behar du. Kontzeptuak ezagutu behar dituen pertsona bat izango da. Ez duzertan aditua izan, denek joan daitezkelako ikasten jolastu ahala, kontua dagidari ardura hartu beharko duela.

 

Gizartea birplanteatzeko aukera ona

Mikel Irizarrek dinamika berdintzaileakeuskaraz aktibatzearen garrantzia azpimarratu du. Bere aburuz, horrek gizarteabera aktibatzera daramalako, hizkuntza arloan zein genero kontuetan. Horrelaegunerokotasunean sortu eta kulturalki enkistatzen diren korapiloetaz hitzeginda gizarte kohesionatu eta indartsuagoa eraiki ahalko dugula azaldu du.

 

Bizenta Mogel (1782, Azkoitia – 1854,Abanto)

Idazlearen omenez deitu dute Bizentaren lumakberdintasuna lantzeko jolasa. Omenaldia egin nahi izan diote horrela, orduraarte gizonezkoen zen eremua literarioan sartu zen lehen emakume idazleeuskaldunari. Bizenta Mogelen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, irakurri hemen Peru Iparragirrek idatzitako soslaia.