Goran Bregovic Atlantikaldian izango da

Goran Bregovic Atlantikaldian izango da https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/21
berria
Goran Bregovic Atlantikaldian izango da
Atlantikaldia, ErrenteriakoUdalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdia, irailaren 22tik25era egingo da. Chambao, Kepa Junkera & Sorginak, Tosta Banda eta ChetNuneta taldeak bertan izango dira.

Atlantikaldia, Errenteriako Udalak antolatzenduen Kultur Topagune eta Musika Jaialdia, irailaren 22tik 25era egingo da.2014an sortu zen jaialdia Atlantikoko herrien arteko musika eta kulturatopagunea izateko helburuarekin, eta asmo hori muturrera eramatekohelburuarekin dator hirugarren edizioa: Atlantikoko herri bat, Errenteria,munduko kulturen topaleku bihurtzea.

 

Goran Bregovic, Balkanetako musikarenerreferente nagusia, Errenterian izango da Atlantikaldiaren hirugarren edizioan.   Errenteriako Udalak jaialdiarenmusika eskaintza indartzeko apustua egin du, etaChambao eta Kepa Junkerarekin batera, kalitatezko eskaintza erakargarria osatuko duBregovicek. Horrela, irailaren 22tik 25era, Atlantikoko herri bat, Errenteria,munduko kulturen topaleku bihurtuko da.


Sarajevon, Bosnia Herzegovinan jaioa, Bregovicnazioarteko ospe handiko soinu-bandak egiteagatik ezaguna da, EmirKusturicak zuzendutakoak batez ere. Mundu osoan ezaguna den artistak Balkanetakomusika tradizionala nazioartean zabaltzea lortu du. 


Balkanetako konpositore ospetsuenarenkonposizioek folklore tradizionala, rocka, Bulgariako musika eta beste zenbait estilouztartzen ditu. Milan, New York, Veneto, Madril edota Rimini bezalako hirietangeldialdiak egin ostean, irailean Balkanetako doinuekin girotuko du Errenteria.

 

Lehendakari Agirreko kontzertuak

 

Irailaren 22an, bi talde handi elkartuko dituAtlantikaldiak, elkar ezagutzen ez dutenak, baina elkarrekin arituko direnakerrepikatuko ez den kontzertuan. Batetik, Kepa Junkera eta Sorginak; eta bestetik, ChetNuneta frantsesak.

 

Ostiralean, berriz, irailaren 23an, kontzertubikoitza izango da: Goran Bregovic eta Tosta Banda, zazpi komunitateko musikariezosatutako taldea -Irlanda, Kornualles, Gales,   Eskozia,  Frisia,   Galizia   eta   Euskal  Herria-. Lehendakari   Agirreko kontzertuak larunbatean amaituko dira, Chambaoeta Terrakotaren emanaldiekin, munduko   fusio  eszenatik  sortutako   taldea.   Portugaleko   aitzinako   kolonien oinordekoek sortutako talde honek Angola, CaboVerde, Brasil, Guinea-Bissau eta Mozambiqueko erritmo eta melodiak nahastenditu.