GIBaren inguruan informatuko dute Bilbon, Gay Harrotasunaren egunean

GIBaren inguruan informatuko dute Bilbon, Gay Harrotasunaren egunean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/24
berria
GIBaren inguruan informatuko dute Bilbon, Gay Harrotasunaren egunean
Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordeak stand bat antolatuko du gaur 18:00etatik aurrera, Bilboko La Ribera merkatuaren alboan.

Gay Harrotasunaren nazioarteko egunarekin bat eginez, Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordeak stand informatibo bat jarriko du gaur Bilboko La Ribera merkatuaren alboan, 18:00etatik aurrera. GIBaren diagnostiko goiztiarren garrantzia azpimarratu nahi du erakundeak, gaur egun eskuragarri dauden tratamenduen inguruan informazioa eskainiz.

Kondoirik gabe txortan egiteak dakartzan arriskuez ohartarazteaz gain, GIBa izanda hartu beharreko neurrien inguruan informatuko du erakundeak: "35 urte bete dira GIBaren lehen kasua detektatu zenetik, eta prebentzioaren arloan oraindik asko dago egiteko. Gizonezkoekin sexu harremanak izaten dituzten gizonezkoak dira kaltetuenak. Dena den, infekzio hau jada ez da kutsatze edo heriotzaren sinonimo, eta sinesmen hauek behingoz atzean utzi ahal izateko, infekzio kroniko honen inguruko tratamenduez informatu nahi dugu".