Getxoko Antzerki Arina zikloaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik

Getxoko Antzerki Arina zikloaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/16
berria
Getxoko Antzerki Arina zikloaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik
Maiatzaren 27ra arte bidali daitezke proposmenak, eta hautatutako hamar piezak urriaren 9an eta 16an taularatuko dira Getxoko Antzerki Jardunaldien baitan.

Gutxienez 15 eta gehienez 20 minutuko antzerki piezen bila dabiltza Getxoko 2016 Antzerki Jardunaldien baitako Antzerki Arina zikloaren hirugarren ediziorako. Epaimahaiak aukeratutako hamar obren egileek euren piezak urriaren 9an edo 16an taularatzeko aukera izango dute Kultura Aretoetan, hiru pase eguneko, 350 euroko dirusariaren truke.

Interesa dutenek maiatzaren 27ra bitarteko epea dute proposamenak eta antolakuntzak galdatzen dituen beste datuak (curriculum labur bat, sinopsia, iraupena… etab.) teatrobrevegetxo@hotmail.com  helbidera bidaltzeko.

Testuek originalak behar dute izan, ez dute monologorik onartuko eta euskarazko obrak lehenetsiko dituzte gainera, baita parekidetasuna (bereziki zuzendaritzan) baloratu ere. Antolakuntzak ez du argiztapenik ez eta soinu baliabiderik ere erraztuko; artistaren edo konpainiaren esku geratuko da ardura hori.