Garazi Beloki: "Eraso matxisten aurrean ez gara isildu behar"

Garazi Beloki: "Eraso matxisten aurrean ez gara isildu behar" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garazi-beloki-eraso-matxisten-aurrean-ez-gara-isildu-behar/@@download/image/gaztezulo_garaz_1472542538.jpg
2016/08/25
berria
Garazi Beloki: "Eraso matxisten aurrean ez gara isildu behar"
Ba al dakizu nor den Esne Beltzaren Ez da ezetz bideoklipean azaltzen den aktorea?

Garazi Beloki aktore, dantzari eta modelo donostiarrak indarkeria matxista salatzen du Esne Beltzaren Ez da ezetz abestiko bideoklipean. Zoritxarrez, Aste Nagusietan desagertu ez den arazo larria emakumeen egunerokotasunean txertatuta dago, eta Belokik berak bizi izan ditu halako egoera gogaikagarriak. Harekin ibili gara hizketan:

- Aste Nagusiak igaro dira; nola bizidituzu zuk festak?

Ba egia esan beti hartzen dut egunen batlagunen artean festa hauek ospatzeko. Edo kontzerturen bat ikustera azaltzengara… Garrantzitsuena, eta inoiz galtzen ez duguna; bokata bat hartu, portuaneseri eta suak ikustera esertzen gara, ondoren parrandara abiatuz.


- Donostian izan zinen, su artifizialak aurkezten; zer nolako esperientziaizan zen?
 

Gonbidatu bezala joan nintzen; kamerarenaurrean elkarrizketatu ninduten lehen aldia izan zen! Irratian egon izan naiz,baina telebistan eta zuzenean inoiz ez. Oso gustura sentitu nintzen bertakogiroa aparta izan zelako, oso gertukoak izan ziren eta honek lasaitasuna ekarrizidan.


- Esne Beltzaren Ez da ezetz
bideoklipekoprotagonista zara; lehen al dia duzu halako lan bat egiten?

Bai hala da, proiektua aurkeztu zidatenean eznuen bi aldiz ere pentsatu, azken finean gaur egungo errealitate batekinenpatizatua sentitu nintzen. Beste bideoklip asko egin ditut baina hau bestegogo batzuekin hartu nuen, neska askori gertatu izan zaigu bideoklipekoirudietan ikusi daitekeena.


- Ez da xamurra izaten ezezkoa ulertzen ez duten horiek gainetik kentzea;noizbait bizi al duzu halako egoerarik, edo inguruan ikusi al dituzu halakoak?

Ez, ez da bate ere erraza izaten halakoegoerei aurre egitea. Halakoak gertatu izan zaizkit, eta baita okerragoak ere.Esan beharra dut asteburu honetan zehazki gertatu zaidala; lagunekin nengoela,tabernan batean sartu ginen, eta sartu orduko zaplazteko bat eman zidatenipurdian. Buelta eman, eta denetik esan eta gero, mutikoari bultzadak ematenhasi nintzaion, bere laguna defendatzera agertu zitzaion arte. Gaua ez zen horamaitu; ondoko tabernan bularra ukitu zidaten. Sekulakoa izan zen sentitu nuenamorrua gau horretan. Ez dut publikoki kontatzeko arazorik, halako erasomatxistak ez baitira isildu behar, aurre egin behar zaie.


- Zer iruditzen zaizu gaiarekin Esne Beltzak sortu duen abestia?

Ba ideia oso ona iruditu zitzaidan, abestiakizugarrizko indarra du, bai musikalki eta baita transmititzen duen mezuarekinere. Aurretik aipatu dudan bezala, gaia tabu bat izan da urte askotan, etahorrek ez du bat ere onik egin gizartean; aurrerapausoak eman behar dira, erasoguztiak kaleratu eta plazaratu behar ditugu. Abesti honek mezu garrantzitsuasko aldarrikatzen ditu, eta beraz, horrelako proiektuak beti positiboak izatendira.


- Nola moldatu zara grabaketan?

Bideokliparen grabaketan, giro bikaina zegoen.Nerea Aliasi eskerrak eman nahi dizkiot, hasiera batetik ideian eta istorioanmurgiltzen lagundu zidalako. Bestalde, inguruan aurkitzen ziren aktore, kamera,figurazio eta han zeuden guztiek asko lagundu ninduten, talde bikaina sortugenuen.
 

- Ikusiko al zaitugu berriz ere bestebideoklip batean?

Ba beno, agian bai. Irailean berriz ereBartzelonara noa, antzerkiko ikasturte berri bat hasten dut eta nire dantzakoklaseekin jarraituko dut; mundu artistiko honetan ezin dugu ikasteari utzi,entrenamendua oso garrantzitsua izaten baita. Bitartean, agertzen diren lan berriguztien zain ibiliko naiz; jada film labur baten proiektuan sartua nago.


- Gazteen artean indarkeria kasuak ugaritzen doaz; nola konpondu daitekearazoa zure ustez?

Gaiari aurre egiteko tresna nagusia heziketada nire ustez; seme-alabak txikitatik hezi behar ditugu, errespetuan,berdintasunean, gizartea ez baita bakarrik aldatuko.