Gaizka Izagirreren 'Tailandia Selfie' lana saritu dute

Gaizka Izagirreren 'Tailandia Selfie' lana saritu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-tailandia-selfie-lana-saritu-dute/@@download/image/captura_de_pant_1425465750.png
2015/03/04
berria
Gaizka Izagirreren 'Tailandia Selfie' lana saritu dute
Zorionak Gaizka! GAZTEZULOn hilabetero galdu ezin ditzakegun telesailak aurkezten dizkigun kolaboratzaile Gaizka Izagirrek irabazi du Viatges Tuareg agentziak antolatutako bideo lehiaketa 'Tailandia Selfie' lanarekin.


2014an Viatges Tuareg agentziaren bitartez antolatutako bidaia bat erakusten zuten lanak aurkeztu zitezkeen lehiaketara, bi sailetan: argazkiak eta bideoak. Azken horien kasuan, lanek gehienez hiru minutuko iraupena izan behar zuten. Hamar bideo lan aurkeztu dira, eta irabazlea 'Tailandia Selfie' izan da. Epaimahaia agentziako langileek osatu dute; bakoitzak bideorik onena iruditu zaiona bozkatu du.



Agentziaren esanetan, Tailandia Selfie lanak sekulako rollo ona trasmititzen du, eta horretaz gain, orain horren modan dagoen selfie-ak ateratzeko makila nola erabili daitekeen erakusten du. Bideo irabazleak 1.000 euroko dirusaria jasoko du. Espero dugu, beraz, Izagirre jaunak garagardo tailandiarren bat hartzera gonbidatuko gaituela! Zorionak Gaizka!

Argazkien sailean, lehen saria Oscar Blanco Varelak Finlandian ateratako argazkia izan da irabazlea. 1.000 euroko saria da:



Bigarren saria, aldiz, Francisco Martínezek Iranen ateratako argazkiak irabazi du. 500 eurokoa da bigarren saria: