Euskarazko lehen kalkulagailua aurkeztu dute

Euskarazko lehen kalkulagailua aurkeztu dute https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/07
berria
Euskarazko lehen kalkulagailua aurkeztu dute
Eusko Jaurlaritzak eta Casio fabrikatzaile japoniarrak eraiki dute ClassWiz kalkulagailu zientifiko pertsonalizatua; lau hizkuntzatan lan egiteko aukera eskaintzen du.

Jaio da euskarazko lehen kalkulagailua. Eusko Jaurlaritzak eta Casio fabrikatzaile japoniarrak elkar hartuta sortu dute ClassWiz Iberia kalkulagailua; kalkulagailuak lau hizkuntzatan egiteko aukera eskaintzen du: euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta portugesez. Bertako irakasleen laguntzarekin garatu dute.

Eskola curriculumera egokitutako kalkulagailua da, eta ikasleek kalkulu orri baten oinarrizko funtzioekin praktikatzeko aukera izango dute, hala nola, batuketak, biderketak, batezbesteko balioak, maximoa eta minimoa zehaztea, Riemannen integralaren batuketak eta errepikapenak kalkulatzea. Grafikoak ikusteko aukera ere ematen dute, Interneterako sarbidea duen smartphone eta tableta bidez. ClassWizek QR kode bat sortzen du smartphoenarekin irakurtzeko, eta edukiaautomatikoki bidaltzen da CASIOren webgunera; bertan, grafikoak, taulak eta diagramak ikusi daitezek.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak nabarmendu du Interneten erabiltzen diren munduko hitzkuntzen %5en artean dagoela euskara, eta Twitterreko 33 hizkuntzetako bat dela; Wikipedian aldiz, 31. postuan dago. "IKTak ez dira arrotzak euskararentzat, ezta euskara IKTentzat ere".