Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 10 urte eta gero

Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 10 urte eta gero https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/04
berria
Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 10 urte eta gero
2005eko urtarrilaren 15ean sortua, iaz hamar urte bete zituen Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Urteurrenaren karietara, Kanaldude Herri Telebistak balio handiko dokumentala osatu du orain, nekazarien lekukotasunetan oinarrituta.

1901 legedian oinarritu eta nekazaritzaren garapenaren alde lan egiten duen elkartea da Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren bidean dihardu belaunaldiz belaunaldi, nekazarien zainketan eta tokiko garapenaren alde.

Kanaldude Herri Telebistak egin duen dokumentalak EHLGren lehen hamar urte hauetako lana biltzen du, honen fruituak eta etorkizunerako erronkak. Horretarako, bulegokideak ez ezik, laborari andana ere ekarri ditu kamera aurrera euren lekukotasunaren bitartez sektoreak Euskal Herriko hiru ipar lurraldeetan bizi duen egoera erretratatzeko.