Eszena-pieza laburren deialdia, Gasteizko Zurrunbilo jaialdirako

Eszena-pieza laburren deialdia, Gasteizko Zurrunbilo jaialdirako https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/29
berria
Eszena-pieza laburren deialdia, Gasteizko Zurrunbilo jaialdirako
Parasite Kolektiboa antolatzen ari den festibala ekainaren 13tik 19ra bitarte izango da, eta euskarazko arte eszenikoak sustatzea du helburu.


Parasite kolektibo artistikoak urteak daramatza Gasteizen ekoizten diren proposamen eszenikoak sustatzen eta mundura zabaltzen.

Orain, ordea, euskarazko sorkuntzari eman nahi diote bultzada berezia, baita publiko berria biltatu ere, eta hain justu horretarako jarri dute martxan Atari proiektua.

Hala, Atari proiektu zabal honen baitako lehen zita berezia ekainaren 13tik 19ra bitarteko Zurrunbiloa jaialdia izango da. Besteak beste, diziplina ezberdinetako piezak programatuko dituzte, eta Ander Lipus berak interpretazio tailer bat emango du.

Tartean, euskarazko mikro-piezen edo bidean diren piezen gau bat ere antolatu nahi dute. Gehienez 15 mintuko iraupena duten proposamenak nahi dituzte, 3x3m-ko eszenatoki batean eta baliabide teknikorik gabe egingarriak.

Bost emankizun behar dituzte saio honetarako; dantzari, antzerkiari, performanceari nahiz lengoaia berriei loturikoak.
Proposamenak (titulua, iraupena, artistaren izena, bideo labur bat, dossierra) bidaltzeko epea zabalik dute maiatzaren 15era arte parasite@salabaratza.com edota info@salabaratza.com helbiera idatzita. Aukeratuek 150€ko dirusaria jasoko dute gainera.

Zurrunbilo festibala bera eta baita Atari proiektu zabalagoa ere Baratza Aretoak eta Oihaneder Euskararen Etxeak hartuko dituzte.