Emakumeen eta droga erabilpenen inguruko gida kaleratu du Ai Laket!-ek

Emakumeen eta droga erabilpenen inguruko gida kaleratu du Ai Laket!-ek https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/29
berria
Emakumeen eta droga erabilpenen inguruko gida kaleratu du Ai Laket!-ek
Gasteizko jaietan banatuko du Ai Laket! elkarteak informazio gida; emakumeei zuzenduta dago materiala.

Ai Laket! elkarteak Gasteizko Udaleko Berdintasun Sailarekin batera kaleratu du "Emakumeak eta droga erabilerak" gida. Arrisku murrizketa neurri batzuk biltzen ditue gidak, eta emakumee zuzenduta dago, substantzia psikoaktibo bat hartzea erabaki duenarentzat erabilgarria izateko helburuarekin.

Santiago egunaren bezperan eginiko Testing esku-hartzean banatzen hasi ziren gida, uztailaren 24an, eta Gasteizen datozen egunetan banatzen jarraituko dute, Ai Test Guneetan, txosnagunean abuztuaren 4an izango den Informazio Gunean edo txosnaguneko abuztuaren 6ko Testingean. Era berean, inprimaturiko gida bestelako zerbitzuetan eskuratu daiteke; Ai laket!! elkarteko egoitzan, Gasteizko Udaleko Berdintasun Sailan , Hiesaren Aurkako Batzordean, Udalak Vitoria-Gasteizko jaietan jarriko duen erasoen inguruko informazio gunean edo Arabako Emakume Feministen Asanbladak txosnagunean jarriko duen informazio gunean.

Bestalde, bada formatu digitala Ai Laket!eko blog edo sare sozialetan edota Berdintasun Sailekoetan ikusgai dagoena, gidaren helburua ahalik eta pertsona gehienak informatzea baita.