Emakumeak protagonista Barakaldoko Baffest argazki jaialdian

Emakumeak protagonista Barakaldoko Baffest argazki jaialdian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/15
berria
Emakumeak protagonista Barakaldoko Baffest argazki jaialdian
Argazkien hiri jaialdiak Barakaldoko kaleak hartuko ditu ekainaren 12tik uztailaren 3ra bitarte, sortzaileak nahiz artelanak hiri paisaiaren parte bilakatuz

Fotopop kultur ekoizleak Udalaren laguntzaz sustatu duen Baffest jaialdiak ibilbide elkarreragile bat egingo du Barakaldon, lanbidea argazki sorkuntzara bideratu duten emakumeen obra agerian jartzeko. Izan ere, hiri erakusketa honek emakumeen sormen lanak bilduko ditu soilik, historian zehar jasan duten ikusezintasunari erantzun nahian.

Fotopop-eko kudeatzaileek azaldu dutenez, argazkilaritzaren bitartez herritarrak zenbait gizarte gaiekiko sentikortu eta generoaren inguruko ekimenen zirkuituan Barakaldo kokatzea da helburua. Horretarako, udalerriko hainbat puntu lotuko dituen ibilbidea osatu nahi dute, bide hori formatu handiko irudiz hornituz, horretarako hirigintzako elementuak edota propio sortutako euskarriak erabiliz.

Estatuko argazkilaritzaren erreferente diren lau argazkilariren lanak izango dira erakusketa nagusian, tartean, argazki dokumentalaren erreferente nagusi den Cristina Garcia Rodero espainiarrarenak.

Bestalde, lehiaketan, lau euskal talentu ariko dira: Helena Goñi (Bilbo, 1990), Ainhoa Resano (Iruñea, 1974) eta Inma Barrio (Bilbo, 1979).