Emakumea ardatz, Kunsthal Ilustrazio Jardunaldietan

Emakumea ardatz, Kunsthal Ilustrazio Jardunaldietan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/11/07
berria
Emakumea ardatz, Kunsthal Ilustrazio Jardunaldietan
Emakumeak animazioan, komikian eta ilustrazioan izan duen rola ardatz hartuta, Tabakaleran egingo dituzte Kunsthal jardunaldiak, hilaren 11 eta 12an, ostiral eta larunbata.

Donostia 2016aren baitan, hainbat dira jardunaldietan hitz egingo duten komikigile eta ilustratzaileak, hala nola, Eva Figueroa, Mai Egurza, Carolina Ibañez de Aldecoa, Ana Cobos, Ainara Azpiazu, Patxi Pelaez, eta Luis Doviso. GAZTEZULO aldizkarian AINGURAK komikia egiten dabilen Joseba Larratxe marrazkilaria ere, bertan izango da.

PROGRAMA:

Azaroak 11, ostirala:

9:45: Patxi Pelaez, 'Yoko eta bere lagunak'
11:30: Luis Doviso, 'Yoko eta bere lagunak'
13:15: Joseba Larratxe, 'Komikira gerturapen pertsonal bat'
16.00: Mai Egurza, ' El paseo de los sueños'
18:15: Ana Cobos, Nola lan egin animazioan.

Azaroak 12, larunbata:

10:15: Ainara Aspiazu, Baloredun ilustrazioa
12:00: Carolina Ibañez de Aldecoa, Akuarela kontzeptua eta diseinua
15:30: Eva Figueroa. 'El asombroso mundo de Gumball'
17:30: Juanpe Arroyo, Mai Egurza, Joseba Larratxe, Ana Cobos eta Eva Figueroa, Mahai ingurua emakumea animazioan, komikian eta ilustrazioan izan duen rolaz.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.