Dena prest Nafarroako Bertso finalerako; Juanjo Atxa omenduko dute

Dena prest Nafarroako Bertso finalerako; Juanjo Atxa omenduko dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dena-prest-nafarroako-bertso-finalerako-juanjo-atxa-omenduko-dute/@@download/image/image_large_1427378950.jpg
2015/03/26
berria
Dena prest Nafarroako Bertso finalerako; Juanjo Atxa omenduko dute
Larunbatean Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala eta Juanjo Atxa almandoztarrak jantziko dio txapela txapeldunari.


Keinuarekin Juanjo Atxa omenduko dute Bazteneko bailaran bertsolaritzaren alde egindako lan handia dela-eta. Baztan ikastolako irakaslea, urte luzez jardun du eskola orduetan bertsolaritzaren transmisioan eta zabalkundean lanean, isilean eta etengabeki. Horregatik bera izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jantziko diona.

Arratsaldeko 15:00etatik aurrera izango da takila zabalik. 16:00etan zabalduko dira pilotalekuko ateak eta finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Aforoa mugatua da horregatik sarrerak aldez aurretik erostea gomendatzen da. Takilan ezezik www.bertsosarrerak.eus atarian edo Elizondo (Fantxike eta Intza), Iruñea (Karrikiri), Leitza (Maimur), Lesaka (okindegia), Lekunberri (Lanbroa) eta Etxarri Aranatz (Xapatero) salmenta puntuetan lor daitezke.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek, prentsak egingo duen jarraipen zabalari esker ez dute deitailerik galduko. idatzizko prentsa, webgune, irrati eta telebistan izango da; www.bertsoa.com atarian, Xorroxin irratian eta 15:00etatik aurrera ETB1n jarraitu ahalko da.