Dead Drop berri bat Iruñean

Dead Drop berri bat Iruñean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/03
berria
Teknologia
Artxiboak espazio publikoan partekatzeko offline sare anonimoa da Dead Drops. Asko dira munduan barrena murruetan musika, literatura, marrazkiak... sormena...  elkar trukatzen ari direnak, eta den-denak deaddrops.com webguneko datu basean errejistratuta daude gainera.

GAZTEZULOko kideoi ikaragarri gustatzen zaigu Dead Drops filosofia; ideia originala eta bikaina iruditzen zaigu modu anonimoan baina espazio publiko-fisikoan edukiak igortzen, partekatzen, hartzen aritzea. Hortaz, gehiegi itxaron gabe, gure ekarpena egin dugu eta USB bat instalatu dugu Iruñean.

DeadDrops webgune ofizialean ere erregistratu dugu behar bezala.

Aram Bartoll mugimenduaren sortzaileak egin bezala, geuk ere gure bideoa grabatu dugu!