Dantzategia 4.0-ekin Donostiako Egia auzoko kaleak dantzaz beteko dira datorren astean

Dantzategia 4.0-ekin Donostiako Egia auzoko kaleak dantzaz beteko dira datorren astean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/20
berria
Dantzategia 4.0-ekin Donostiako Egia auzoko kaleak dantzaz beteko dira datorren astean
Dantzaz konpainiako koreografo Amaia Dorronsorok Instantaneas proiektua aurkeztuko du. Jaialdiak astebete iraungo du.

Dantzariek Donostiako Egia auzoko kaleak hartuko dituzte datorren astean; Dantzategia 4.0 jaialdia hasiko da hilaren 23an, astelehena, eta ostirala bitartean, hiriko hainbat guneetan koreografia proiektu berriak ezagutzeko aukera izango da. Dantzaz konpainiak eta Donostia Kulturak antolatu dute jaialdiaren 4. edizioa.

Egia oso lotuta dago dantzarekin; bertako kultur etxea da hiriko dantza programazioaren erreferente nagusia. Hala, Dantzaz konpainiako koreografo Amaia Dorronsorok Instantaneas proiektua aurkeztuko du, dantza herritarrengana helarazteko helburuarekin.

EGITARAUA:

Hilaren 23a eta 24a (astelehen eta asteartea):
    - Sormen lana Dantzagunean (Errenteria).

Hilaren 25a, 26a eta 27a (asteazkenetik ostiralera):
    - 11:00-13:30: Sormen lana auzoan (Martin Santos eta Nestor Basterretxea plazak)

Hilaren 27a, ostirala:
    - 19:30: INSTANTANEAS performancea, 19:30ean. (Nestor Basterretxea plaza).

Hilaren 30a arte: Begiradak dantza argazkien erakusketa (Egiako Kultur Etxea).