Bost gomendio Pokemon Go-rekin ez zoratzeko

Bost gomendio Pokemon Go-rekin ez zoratzeko https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/19
berria
Bost gomendio Pokemon Go-rekin ez zoratzeko

Oraindik ez duzu ezagutzen Munduko jokozaleakkonkistatu dituen Nintendoren azken asmakizuna? Denen ahotan dagoen joko adiktiboaezagutu nahi baduzu adi, baditu arriskuak eta!

 

Beharbada oraindik ez dakizu oso ondo zer den,baina ziur ezaguna zaizula mudua ankaz gora jartzen ari den Pokemon Gomugikorrerako joko berria. Munduko herrialde gehienetan arrakasta itzela izandu Nintedoren doako aplikazioak, eta dagoeneko iritsi da Euskal Herrira. Bainakontuz! Adikzioa sortzeaz gain, beste arrisku batzuk baditu joko honek:

 

Zer demontre da Pokemon Go?


Nintendok duela hilabete batzuk kaleratutako mugikorrerako joko interaktiboada. Doakoa da, eta duela urte dezente kartetan ateratako jokoaren antz handiadauka. Aplikazioa mugikor guztietarako balio du; deskargatu eta berehala,jokoak kalera aterako zaitu, Pokemon txikiak ehizatzera. Pokemonakharrapatzearekin batera, beste jokalariekin borrokak antolatu daitezke.

Zergatik sortu du horrenbesteko zalaparta?

Harrigarria bada ere, Nintendok bete-betean asmatu du joko honekin; kaleratueta berehala, bere balioa bikoiztu du enpresak Burtsan. Eta ez da gutxirako;aste gutxitan, munduan gehien erabilitako aplikazioa bihurtu da pokemon Go,WhatsApp, Snapchat, eta Telegramen gainetik!

Zergatik da arriskutsua?


Adikzio handia sortzen duen jokoa da; azken finean, jendea kalera ateraraztendu jokoak, bai, baina muturra telefonotik altxa gabe. Hala, batek bainogehiagok arrisku egoeran jarri du bere burua begiratu gabe errepide erdianedota zuloren batean hanka sartu duenean. Horrekin batera, AEBetan hainbatlapur taldeek jokoa hackeatu dute, jendea leku bakartietara erakarri eta bertanlapurtzeko.

Nola jolastu dezaket?

Orain jokoa zertan datzan dakizula, probatzeko gogoz bazaude, kontutan hartugomendio txiki hauek:

* Aplikazio ofiziala deskargatu, hackerrak ekiditeko.

* Kontuan hartu aplikazioak zure datu guztiak eskuratzeko ahalmena izangoduela; horrekin batera, GPSa aktibatuta izatera behartuko zaitu, non zaudenjakinda.

* Kontuz mugikorrari etengabe begira ibiltzearekin; begiratu non jartzendituzun hankak.

* Aplikazioak batera agortzen du azkar; kontutan izan.

Disfrutatu!!