Bisaiak, Jauziaren aurpegiak

Bisaiak, Jauziaren aurpegiak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/11/21
berria
Bisaiak, Jauziaren aurpegiak
Jauzia Proiektuak "Bisaiak, Jauziaren aurpegiak" dokumentala estreinatuko du hilaren 20an, asteartea.
 
Hazparneko Zinegin zinema festibalean, 18.00 Hazparneko zineman, dokumentalaren izenburua: "Bisaiak, Jauziaren aurpegiak" (Frantseseraz eta Euskeraz). Bertan izanen dira dokumentalaren pertsonai guztiak.

JAUZIA proiektua:
 
80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren garai gogorren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten. Ekintzak eta hildakoak asteroko ogia ziren garai horretan beraz, Frantses hiritartasuna zuten eta ibilbide pertsonal konbentzionalaz garatu ziren gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nor ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia? Gizakiaren aztereketa bat egitea da proiektuaren helburua, Euskal Gatazkak gizakiarengan izan dezakeen eragin sakona azalerazi nahiean.