Betirako agur esan du VHS-ak

Betirako agur esan du VHS-ak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/26
berria
Betirako agur esan du VHS-ak
Bideo irakurgailuak egitenjarraitzen zuen enpresa bakarra zen Funai Electric lantoki japoniarra, etahilaren amaieran betirako utziko dio VHS-ak egiteari.

1976an jaioak, beaunaldi baten ikurra izan dira VHS Video Home System bideoirakurgailuak. DVDa iritsi arte, hura izan zen bideoak ikusteko euskarrierabiliena mundu osoan. Digitalizazioa iritsi zenetik, gutxik erabili izan duteeuskarri hau, baina oraindik bazen VHSak egiten jarraitzen zuen enpresa batJaponian: Funai Electric. Hil honetan, betirako utziko diote VHSak egiteari,euskarriari amaiera emanez.

80ko eta 90ko hamarkadetan bizi zuen VHSak garairiko oparoena; enpresajaponiarrak 15 milioi euskarri egitera iritsi zen urtean. Aldiz, iaz soilik750.000 ale saldu zituzten. Enpresaren esanetan, oraindik bazuen bezero taldefidel bat, batez ere bildumagileen artean. Hala, hilabetea amaitzean, erlikiabihurtuko dira VHSak. Dirudienez, CD eta DVDek ere ibilbide geroz eta txikiagoaizango dute.