BBK Live Bereziak lau kontzertu ekarriko ditu Bilbora ekainean

BBK Live Bereziak lau kontzertu ekarriko ditu Bilbora ekainean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bbk-live-bereziak-lau-kontzertu-ekarriko-ditu-bilbora-ekainean/@@download/image/bereziak-05-07-_1464337078.jpg
2016/05/27
berria
BBK Live Bereziak lau kontzertu ekarriko ditu Bilbora ekainean
Freedonia, Julian Maeso eta Anaut, Mucho eta Vinila Von Bismark Bilboko hainbat aretotan izango dira ekainaren 3tik 25era bitartean.

BBK Live Bereziak egingo dute beste behin ekainean; Heinekenen eskutik, lau emanalditaz gozatzeko aukera izango da Bilboko aretoetan, ekainaren 3tik 25era bitartean.

Freedonia taldeak soul erritmoekin hasiko du kontzertu sorta, ekainaren 3an. Hurrengo larunbatean, ekainak 11, Julian Maesok country, folk eta blues zein rock doinuak eskainiko ditu, eta Anaut taldeak Time goes on disko berria aurkeztuko du, soul, gospel eta folk doinuekin. Mucho taldeak ere Pidiendo en las puertas del infierno disko berria aurkeztuko du ekainaren 17an. Azkenik, Vinila Von Bismark burleskearen erreginak itxiko du jaialdia, ekainaren 25ean; Lola Flores homenduko du kontzertuan.


EGITARAUA:


- Ekainak 3, ostirala: FREEDONIA, Sonora aretoan, Astrabudua.

- Ekainak 11, larunbata: JULIAN MAESO + ANAUT, Santana 27.

- Ekainak 17, ostirala: MUCHO, La Ribera.

- Ekainak 25, larunata: VINILA VON BISMARK, Bilborock.

*Sarrerak DOAN.