Badator Baleapop Festibala!

Badator Baleapop Festibala! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-baleapop-festibala/@@download/image/baleapop2_1471851654.jpg
2016/08/19
berria
Badator Baleapop Festibala!

Donibane Lohizunen egingo dute jaialdiaren 7.edizioa, hilaren 24tik 28ra bitartean; bertan, musika esperimentala, festagiroa, arte plastikoak, lagun arteko giroa eta love bibrazioa bizitzeko aukeraizango dituzu.

Modu kolektiboan eraikitako DonibaneLohizuneko jaialdiak dagoeneko zazpi urte bete ditu, eta beren izaera inoizbaino indartsuago landuta, Moi Moi kolektiboak egitarau oparoa prestatu duaurten ere. Hilaren 24tik 28ra bitartean, musika, artea eta bestela bizitzekofilosofiak bat egingo dute Donibane Lohizuneko kale eta hondartzan.

Baleapopek, pixkanaka, festaren arauakberrasmatu ditu, programazio zorrotza baitu, baina abstraktua izan gabe; horriesker, adin eta jatorri guzietako jendeak erakartzen ditu. Bertan, artelanenartean dantza egin daiteke, berrerabilitako materialekin eskuz egindako eszenografiareninguruan atseden hartu, tokiko elikagaiak jan eta plazer hartu.

Zorroztasuna eta irekidura oinarri dituenBaleapop festibalak egitarau hausarta eta harrigarria antolatu du beste behin;bestelako jaialdi bat bizi nahi baduzu, ez galdu zita Baleapopen!