Athleticentzat Gabarra ateratzeko sinadurak eskatzen ari dira Change.org-en

Athleticentzat Gabarra ateratzeko sinadurak eskatzen ari dira Change.org-en https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/06
berria
Athleticentzat Gabarra ateratzeko sinadurak eskatzen ari dira Change.org-en
Emakumezkoen Liga bosgarrenez irabazi du Bilboko futbol taldeak, eta dagoeneko 22.800 sinadura inguru bildu dituzte.

Bosgarren aldiz irabazi du Athleticek emakumezkoen Liga, eta behar bezala ospatzeko, Bilboko gabarra ateratzeko eskaera abiatu dute Chage.org atarian. Dagoeneko 22.800 sinadura bildu dituzte, eta sinadurak Klubera bidaliko dituzte; dena den, oraindik ez dute zehaztu ospakizunak noiz, non eta nola egingo dituzten.

Hain zuzen, duela aste batzuk bertan behera utzi behar izan zuten Athleticen prentsaurreko bat, kazetaririk agertu ez zelako. Halako gertakari baten aurrean, futbol taldearen zale batek jarri du martxa gabarra ateratzeko eskaera Interneten.

Gabarra ateratzeko eskaera sinatu daiteke Change.org-en.