Astebururako ze plan?

Astebururako ze plan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-ze-plan/@@download/image/p1ai2dp3sg1rddk_1475148224.jpg
2016/09/29
berria
Astebururako ze plan?
Urrian sartzera goaz, eta asteburu honetakoprotagonista EUSKARA izango dugu, Kilometroak datoz eta Bergarara! Kilometrozkilometro, ez galdu Euskal Herriko punta guztietan prestatu dituzten planak!


BERGARA: KILOMETROAK, DMASA! 

Dena prest dute Bergaran urriaren 2an,igandea, Kilometroak "demasa" egiteko. Zirkuitu nagusia herriguneanegongo da; bost kilometroko ibilbidea, ezinduentzat egokitua. Beste aukera batere egongo da: mendialdean prestatu dute beste zirkuitu bat, Bergarako ikuspegiazgozatzeko aukera emango duena.

Egitarau oparoa prestatu dutela nabarmendudute antolatzaileek, "bai umeentzat, bai gazteentzat, baihelduentzat". Hainbat ikuskizun izango dira, eta tartean nabarmendu dute DoctorDeseo taldeak euskaraz emango duela kontzertua.Itzela!

- Informazio guztia hemen!

  

DONOSTIA: Ainara Azpiazu, Axpirekin solasaldian 

Euskal Irudigileak elkarteak antolatuta,Ainara Azpiazu ilustratzaile hernaniarrarekin solasean aritzeko aukera izangoda, haren lana gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiko baitu Elkarrek. Ostiraleanduzu zita, hilak 30, 18:00, Fermin Calbeton 21ean (Donostia).

 

 

GASTEIZ: UDAZKENfest, musika dispertsioarenaurka 

#UdAZKENfest jaialdiak musikanonahi ekarriko du larunbat honetan, urriak 1. Egun osoan zehar dispertsioarenkontrako kontzertuak eskainiko dituzte hiriko hainbat tabernetan, 20.00etatikaurrera. Las Tea Party, Indarrap, Manidesta, Zunba feminista, Arramazka etaaskoz gehiago!

 

- Informazio guztia hemen!





DONOSTIA: Uda amaierako kontzertuakMOGAMBON

Ostiralean, 21:30etik aurrera, Musika beltzeta gotikoaz emango diote amaiera udari Mogambon: Satarial (Errusiako BlackGothic Folk Metala) Holocausto Canibal (Portugalgo Gore Grind Death), Histolysis (Donostiako Death/Black) eta AkerOdol (Hondarribiako Metal Crust Terror). Larunbatean berriz, Heavy Metalaizango da nagusi, Madrilgo Nightfear eta Bizkaiko Taken taldeekin.

 

 




BILBO: JA! John Cleese umoristari omenaldia

Ongi etorri Ja! Bilbao Jaialdiarenzazpigarren ediziora. Iaz, gai ofiziosoa tabuak edo umorearen mugakizan ziren, eta edizio honetan, arlo horretatik gertu dagoen beste bat aukeratudute. Aurtengo gaia ere pil-pilean dago eta eztabaidak pizten ditu: politikokizuzena denaren ortodoxia kafeinagabea eta zurruna. Gaur hasi eta datorrenasteburura arte, irribarrea bilatzen duten hamaika ekitaldi prestatu ditujaialdiak. Aurten, umore britainiarraren aupregi ezagunentako bat omenduko dujaialdiak; John Cleese, Monty Pythoneko kide eta the HolyGrail eta Brian’s Life filmetako aktorea. Gainera, bertan izango dira ere Ruben Amon, ElviraLindo, Joaquin Reyes, Ernesto Sevilla eta beste asko. Barrez lehertzekomodukoa!

 - Informazio guztia hemen!