Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko IX. Ikerkerta Saria martxan

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko IX. Ikerkerta Saria martxan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/17
berria
Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko IX. Ikerkerta Saria martxan
Antzerkiari, dantzari, zirkoari, magiari eta beste edozein arte performatibori lotutako azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika
proposamen kritikoak bultzatzeko xedea du. Lanak irailaren 26ra arte bidal daitezke.

Artez Blai Kultur Elkarteak, besteak beste, arte eszenikoen ikerkuntza eta ikasketa sustatzea du helburu. Hain justu horretarako abiatu du Nazioarteko Ikerketa Sari hau, aurten bederatzigarren aldiz.

Sari honetan edozein egilek har dezake parte, nahi adina testu (ikerketak, hausnarketa teorikoak, saiakerak, praktika proposamenak) aurkeztuta gainera, banaka edota beste egileren batekin elkarlanean.

Hori bai, lanek originalak behar dute izan, beste inongo euskarri eta eremutan argitaratu gabeak, eta edonolako euskarritan entrega daiteke (posta elektronikoa, CD, DVD, arkatz optikoa etab.).

Epaimahaiak aukeratutako lana Artezblai Argitaletxearen Teoria eta Praktika bilduman argitaratuko dute.